Gurasoentzako formazio tailerretarako izen ematea zabalik
Bi tailer egingo dituzte hilabete honetan haur eta nerabeen gurasoei begira, sexualitateaz eta parekidetasunaz.

Gurasoei zuzendutako doako formazio tailerretarako izena emateko epea zabalik dela jakinarazi du udalak. Hilabete honetan, bi tailer antolatu dituzte haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta: Gure haurren eta nerabeen sexualitatea bidelagun, eta gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean.
Euskaraz izango da bietatik lehena, hilaren 15ean, 18:00etatik 19:30era, Reina aretoan; bigarrena, berriz, gaztelaniaz hilaren 26an Aldakoenea Udal Bibliotekan, 18:00etatik 19:30era. Bi tailerrak Edurne Mendizabalek zuzenduko ditu, eta Gipuzkoako Foru aldundiko Gazteria zuzendaritzaren Treba Gurasoak prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da.
Tailer batean edo bietan parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute. Sexualitatearen gaineko tailerrerako hemen klik eginda; parekidetasunean heztekoaren gainean parte hartzeko klikatu hemen.
Tailerren gaineko informazioa lortu daiteke ondoko loturetan: sexualitatearen gainekoaz hemen klikatuta eta parekidetasunaren gainekoaz, berriz, hemen klik eginda.