Haroko erailketa matxista gaitzetsiko dute Oiartzunen
Gizon batek Gasteizko emakume bat hil zuen Haron. Elkarretaratzea antolatu dute Oiartzungo plazan gaur, hilaren 9an, 19:00etan.

46 urteko gizon batek 36 urteko emakumea hil zuen apirilaren 25ean labankadaz, Haron. Gasteiztarra zen emakumea, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez. Telefonoz onartu zuen hilketa gizonak, eta hortik gutxira atxilotu zuen.
Erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea antolatu du Oiartzungo Feministen Asanbladak, gaur arratsaldean. Herriko plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan.