Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lanean jarraituko dute Puzzlea Osatu Arte

Sare Herritarrak nazio dinamika egingo du hilaren 17 eta 18an zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoei ezartzen zaien salbuespen araudia bertan behera utzi eta horien etxeratzea exijitzeko.

Puzzlea osatu arte nazio dinamikaren aurkezpeneko irudia.Sare Herritarra
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2025/05/09

Puzzlea osatu arte dinamika abiatu du Sare Herritarrak. Oinarrian, zigorraren azken urteak erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoak kokatu ditu azken iniziatiba horretan. izan ere, oraindik orain, euskal presoei salbuespen araudia ezartzen zaiela salatu du Sarek, eta horrek, oztopatu egiten duela zigorraren azken urteak erregimen irekian egitea. Datuak eman ditu, egun dauden 120 euskal presoetatik 58 ari dira betetzen zigorra erregimen itxian.

Hori horrela da, salbuespen araudia ezartzen dietelako; lege arrunta ezartzekotan euskal presoen %100 erregimen irekian legokeela nabarmendu du Sarek. Horren aurrean, Puzzlea osatu arte dinamikaren bidez, 58 euskal preso horiek etxeratzea eskatu nahi du, orduan baino ez da puzzlea osorik izango.

Hilaren 17 eta 18an Lesaka eta Iruñea lotuko ditu Sare Herritarraren dinamikak, 58 euskal preso horiek jaioterriak dituzten 29 udalerriak batuta; tartean da Errenteria-Orereta. Hilaren 17an helduko da egitasmoa, larunbatarekin. 11:30ean argazki masiboa egingo dute, ahalik eta handiena, eta ahalik eta anitzena nahi dute argazki hori, eta horretarako, Agirre Lehendakariaren plazara deitu dituzte herritar guzti-guztiak. Puzzlea osatu arte iniziatibari harrera egingo diote argazkia egin ondoren.

Orereta-Errenteriako Sarek HITZAri emandako informazioaren arabera, bost euskal preso dira gaur-gaurkoz udalerrian. Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierri 2002an espetxeratu zuten eta 30 urteko zigorra ezarri zioten. Datorren hilabetean beteko ditu ezarritako zigorraren 3/4. Zigorra 2032an beteko du.

Juan Manuel Inziarte Gallardo 2009an espetxeratu zuten eta 24 urteko zigorra ezarri. Egun, 3. graduan dago 86.4 artikuluarekin—kontrol telematikoarekin etxean—. 2026an beteko ditu zigorraren 3/4, eta zigor osoa, berriz, 2033an. Aitzol Gogorza Otaegi 1999an espetxeratu zuten 30 urteko zigorra ezarri. Egun 100.2 artikuluarekin etxean zigorra betetzen ari da. 2026an beteko ditu zigorraren 3/4 eta 2031n zigorra. Gaixotasun larri eta sendaezina du.

Eider Perez 2001 urtean espetxeratu zuten eta 30 urteko zigorra ezarri. Baldintzapeko askatasunean da egun, eta zigorra 2031n beteko du. Mikel Arrieta, azkenik, 2000 urtean espetxeratu zuten eta 25 urteko zigorra ezarri. Egun baldintzapeko askatasunean dago eta aurten beteko du zigorra osorik.

 

Puzzlea iosatu arte dinamika Errenteria-Oreretan

  • 11:30: Argazki masiboa eta Puzzlea osatu arte iniziatibari harrera Agirre Lehendakariaren plazan (Lino).
  • 12:00: Arkaitza tabernan Hatxe duoan eta pikoteoa.
  • 12:45: De cine Reina tabernan, Peppermint sextet eta pikoteoa.
  • 13:30: Landare tabernan, Muxker jauna eta Enara, eta pikoteoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.