Lekuona Fabrika zabalik izango da ikasleentzat asteburuetan
Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera izango dute asteburuetan, bihartik hasi eta ekainaren 22a arte.

Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera izango dute asteburuetan, bihartik hasi eta ekainaren 22a arte. Ikasgela gisa soilik erabili ahal izango da espazioa; ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko, eta beraz, bigarren solairua bakarrik egongo da erabilgarri.
Zerbitzu hau eskaintzeak Lekuona Fabrikaren ohiko ordutegia zabaltzea suposatzen du, eta hala, larunbatetako ordutegia 9:00etik 20:00era izango da; igandeetakoa, berriz, 9:00etik 14:00etara.