Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketa, martxan

Gaur ireki da Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak sustatzen duten lehiaketan parte hartzeko epea, irailaren 10era arte irekia egongo dena.

Mikel Del Val
Lezo
2025/05/09

Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketa aurkeztu dute gaur goizean Kultur Aretoan. Bertan izan dira Aitzol Saizar Kultur zinegotzia, Xanti Val Kultur teknikaria eta Agurtzane Intxaurraga Hika Teatroko zuzendaria.

Lehen bi ekitaldien arrakasta ikusita, aurten ere Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketa ondu dute udalak eta Hikak, hirugarrenez. Saizarrek jakinarazi du antzerki testu laburrak ardatz dituen egitasmoa Lezo Eszena programaren barruan kokatua dagoela. Programa horrek duen helburu nagusietako bat da gazteak kulturara eta arte eszenikoetara gerturatzea. Udalarentzat, Lezo Eszena ezinbesteko egitasmoa dela adierazi du udal hautetsiak, hiru zutabe baititu: euskara, kultura eta gazteria. Dramaturgian gazteen presentzia bermatzea ezinbestekoa da udalarentzat, gazteak antzerkira gerturatzeko eta kulturan ere beren lekua topatzeko. Gaur aurkeztu duten lehiaketak irizpide horiek hartzen ditu kontuan. Testuak, hortaz, euskaraz idatzi beharko dira.

Gaur (ostirala) ireki da antzerki testu laburrak bidaltzeko epea, irailaren 10eko 14:00ak arte irekia egongo dena. Irailaren 19an iragarriko dira sei finalisten izenak, eta sei testu finalisten irakurketa dramatizatuen partida urriaren 4an izango dela aurreratu du Intxaurragak. Ekitaldi hori Gezalan izango da. Intxaurragak adierazi du finalistak hiruna gizon eta emakume izango direla, eta horietako bik 35 urte baino gutxiago izan beharko dituztela. Epaimahaiak erabakitako finalisten irabazlea publikoak erabakiko du, eta 1.200 euro poltsikoratuko ditu.

Valek gogorarazi du udalaren helburua dela publikoak sustatzea, eta zenbateko hori %40an hazi da Lezon. Antolatzen dituzten emanaldi guztietan aretoak goraino betetzen direla esan du Kultura teknikariak. Udalak egindako apustua “%100ean” betetzen ari dela nabarmendu du Valek, eta hasieran finkatu zituzten helburuak bete dituztenez, gauza gehiago egitera ausartu direla jakinarazi du.

Egitaraua

Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketa Lezo Eszena programaren barruko ekitaldi bat da, eta Valek zehaztu du aurten egitasmo berri mordoa txertatu dituztela programa horren egitarauan. Aurten dramaturgiari lotutako formakuntza atala ireki dute. Atal berri horren baitan, Xabi Paia eta Jokin Oregi aurreko ekitaldietako irabazleak ikasleekin bilduko dira idazketa dramatikoa bultzatzeko. Martxoan, Paia Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko ikasleekin izan zen. Oregi, aldiz, ekainaren 14an eta 21ean Lezoko Kultur Aretoan izango da. Valek aurreratu du Oregiren tailerra irekia izango dela, eta idazteko grina eta zaletasuna duen orori begirakoa dela.

Horrez gain, dantza ikuskizunetan ikusle gazte gutxi zegoela antzeman zuen udalak, eta, hori dela eta, Ikusle Gazte Berria programa abiatu dute aurten. Intxaurragak nabarmendu du martxoaren 30ean izan zela programa horren barruko lehen saioa. Bigarrena hilaren 18an izango da, eta Kamikaz Kolektiboak Renata ikuskizuna antzeztuko du.

Orotara, zazpi dira Lezo Eszenaren barruan dauden kultur jarduerak. Azkenik, Txalostean izeneko solasaldiak bidea egiten ari direla zehaztu dute gaurko agerraldian. Urteko lehen lau hilabeteetan guztira 11 solasaldi egin direla baietsi dute, dantza eta antzerki ikuskizunen artean.

Paiaren eta Oregiren testuekin, liburuak osatu dituzte Lezon, eta Saizarrek aurkeztu egin ditu gaur. Lehen udaleko webgunean zeuden irakurgai; orain, baina, formatu fisikoan argitaratu dituzte. Liburu horiek Lezoko Udal Liburutegian eta Kultur Etxean eskuratu daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.