Trainerillen ligaren eta txapelketaren irabazleak, asteburuan
Bihar (larunbata) izango da jokoan Gipuzkoako Trainerilla Ligako laugarren eta azken estropada. Igandean, Gipuzkoako Txapelketa Donibanen.

Trainerilletan dabiltzan arraun elkarteetako kideentzat asteburu intentsua izango da. Bi txapel izango dira jokoan. Batetik, bihar (hilak 10, larunbata) Gipuzkoako Trainerilla Ligako laugarren eta azken estropada izango da jokoan Mutrikun, 16:00etan hasita. Larunbateko estropadek beste funtzio bat izango dute: igandean Donibanen izango den Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen estropadak izango dira.
Beraz, Mutrikuko sailkapenen arabera txapelerako edo federazio sarietarako lehiak izango dira Pasaiako badian igandean, 11:00etatik aurrera. Oarso Bidasoko ontziek txapelak eskuratzeko aukera sendoak dituzte hainbat kategoriatan. San Juan-Koxtapek antolatuko du etziko lehia, eta badia barruko eremuan izango dira kategoriaz kategoriako probak.
Asteburuko estropaden trazen berri izateko, komeni da Gipuzkoako Liga nola dagoen jakitea. Esteka honetan klik eginda, herrialdeko liga nola dagoen jakiteko aukera.