Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Etorkizuneko Antxo bizigarriagoa, inoiz baino hurbilago

Antxo goitik behera hartu duten lanak aukera bat dira barrutia birpentsatu eta herritarren beharretara egokitutako espazioak sortzeko. Zeregin horretan irmo ari da lanean Pasaiako Udala.

Antxo biziberritzeko gakoetako bat da topoaren zubibidea eraistea.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/05/09

Hiru urtean Antxo ia erabat berria izango da. Hainbat proiekturen egikaritzeagatik erabat aldatuko da barrutia; zenbait hirigintza lan abian edo hastear dira, eta horrek hainbat espazioren itxuraren aldaketan nahiz bertako biztanleen ongizatean eragin baikorra izango du. Bizigarriagoa izango da Antxo. 

Lur eremu hutsetan hirigintza lanak egitea ez da konplikatua. Hori ez da Antxon gertatzen ari. Jada urbanizatuta eta jendea bizi den eremu oso populatu batean tamaina eta garrantzi handiko obrak egiten ari dira, edo hasteko zorian dira. Tren geltokia, topoaren trazatu nahiz lurpeko geltoki berriak eta horien araberako lurgaineko espazio eraberrituak, topoaren zubibidearen eraisketa, Luzuriaga II eremua, Luzuriaga eraikina biziberritzeko egitasmoa… Horiek guztiak zertan diren azaldu du Mikel Garcia Peñil Antxoko alkateorde eta Hiri Mugikortasunerako zinegotziak. «Lan horiek ematen dizkiguten aukerak baliatu behar dira, betiere antxotarren ongizatean pentsatuz», azaldu du Garciak.

Tren geltokia
Renferen trenek erabiltzen duten Adifen geltokia eraberrituko da. «Ez digute utzi egitasmo horretan asko eragiten, baina 1.000 metro koadro irabaziko ditu herriak», zehaztu du Garciak. Hala, irabazitako sail horrekin Nafarroa etorbidearen bulebartzean eragiteko aukera izango da, eta geltoki berri eta irisgarria izateaz gain, bidegorria zabaltzeko, autobus geltokiak aldatzeko, edo espaloia egokitzeko aukera zabalduko da. 1.000 metro koadro gehiago izango dituzte herritarrek euren erabilerarako.

Topoaren zubia
Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa da 2026an Gure Zumardiko lur azpiko topoaren geltokia bukatu eta zerbitzua martxan denean, egungo ibilbidearen zubibidea eraistea. Garciak adierazi du udalaren eta antxotarren nahia dela hori erabat eraistea, libre geldituko den eremua Antxorako arnasgune izan dadin. «Lizitaziora atera du Jaurlaritzak zubibidearen egitasmoa. Hiru alternatiba kontuan hartu behar direla dago jasota egitasmo horretan: zubiaren zati bat eraistea, berrerabiltzeko prestatzea, edo osorik eraistea. Ez udalak ezta antxotarrek ere ez ditugu nahi lehen bi aukerak», azaldu du alkateordeak.

Egungo topoaren zubiaren ondo-ondoan 390 bat etxebizitza daudela zehaztu du zinegotziak, eta horietan 900-1.000 antxotar bizi direla. «Denok dakigu zer den topoaren ondoan bizitzea. Behin zubia eraitsita arnasa hartuko dute bertan bizi direnek eta herriak oro har». Izan ere, irabaziko den espazioan herritarren erabilerarako eremuak egokitzea da asmoa, baita tokiko ekonomiari eragingo dioten jarduerak sustatzea ere, tartean komertzio berriak ezartzeko aukera erraztuz, egun ia hutsik den eremuari bizia emanaz.

Gainera, zubia eraisteak Biteri plazaren berrantolaketan pentsatzen hasteko balio dezakeela azaldu du Garciak.

Gure Zumardia
Aurtengo abendurako bukatuta edo ia erabat eginda eta urbanizatua izan beharko luke Gure Zumardiak, Eusko Trenbide Sareak (ETS) udalari emandako aurreikuspenen arabera. «Horrela, 2026ko urtarriletik ekainera geltoki berriaren eta topoaren joan-etorrien araberako probak egingo lituzkete», esan du: «Gehien jota topoa bide berritik ekainean hasiko litzateke, eta zubia eraisten hasiko lirateke». 

Gure Zumardia erabat aldatuko dute behin urbanizazioa egiten denean. Hamarretxeta-Eskalantegi arteko zatia zabalgune handia izango da, alboan zuhaiztiak eta lasai egoteko guneak izanik. Ildo horiek antxotarrekin egindako parte-hartze prozesuaren ondorio dira. Ariketa horren ondorioak datozen egunotan aurkeztuko ditu udalak, baina zinegotziak aurreratu du gune «berdeagoa, oinezkoagoa, eta belaunaldi arteko elkarbizitza sustatuko duena» izango dela etorkizunean Gure Zumardia. «Nahiko genukeena baino gehiago atzeratu da aurkezpen hau, ETSrekin lan-mahai bat osatu dugulako erakundeak egingo duen obra bizilagunek eskatu zutenaren araberakoa izan zedin lortzeko».

Gainera, berriki berriz ere zabaldu den Ibaiondo parkea osatuko du udalak. Garciak aipatu duenez, Pavinsako eraikinetik Nafarroa etorbidera artean pasealeku handi eta jarraitua izango du barrutiak behin topoaren zubibidea eraisten denean.

Luzuriaga eraikinak bigarren bizia izango du. Antxo bertebratzeko topalekua izango da, askotariko espazioekin.

Luzuriaga II
Luzuriaga enpresa zeneko behin-behineko aparkalekuan Luzuriaga II proiektua aktibatzeko zereginean da udala. Han lurrazpiko 800 bat plazako aparkalekua egitea dago aurreikusia, baita babespeko etxebizitzak zein anbulatorio berria ere. «Hasieran han bestelako zerbitzuek zuten tokia, baina horiek herriko beste eremu batzuetara mugitzen ari gara, adinekoen egoitza kasu. Hortaz, Luzuriaga IIn babespeko etxebizitzak, aparkalekuak, eta anbulatorioa joango dira», berretsi du Garciak.

Horren parean, Marealtaren bestaldeko Pavinsa ondoko eremuan ere eragiteko intentzioa du udalak ibai ertzeko parkea egiteko. Lursail hori, baina, kutsatuta dago, kutsadura kentzeko lanak egin bitartean han ezingo da deus ere egin.

Luzuriaga eraikina
«Azkenean, martxoan hasi ziren Luzuriagako lanak», esan du Garciak. Eraikinari bizia ematea erronka dela azaldu du alkateordeak, gunea mamiz betetzea ezinbestekoa izango baita. Eraikinak erreferente izan behar duela uste du udal gobernuko kideak, eta beste barrutietan diren kultur ekipamenduen osagarri aldi berean. «Ate asko zabalduko dizkie antxotarrei eraikinak. Erabilera malguko areto asko izango ditu. Arte eszenikoetarako gunea, liburutegia, gimnasioa, gela edo gune balioanitzak, kafetegi-jatetxea eta bestelakoak jasoko ditu. Sortzeko, egoteko, harremantzeko, eta elkarbizitzeko gunea izango da. Inork ez du espazio propiorik izango, eremu konpartituak izango dira. Norbait zerbait egiten aritu daiteke uneoro».

Luzuriagan aterpetxe izaerako azpiegitura jartzeko aukera zabaldu zela adierazi du Garciak. Hala dago jasota espazioen antolaketa egitasmoa landu zuen enpresaren txostenean. Donostiako Udala, baina, horren kontra dago (Donostiako lur eremuan dago eraikina). Garciak azaldu du eremu horren izaera birpentsatzeko tartea zabaldu behar dela. «Zati hori proiektuaren hirugarren fasekoa da. Badugu aukera denboraz dena ondo pentsatzeko». ■

Pasaitarren iritzia jasotzea, negoziaezina den bakarra

Udalerrian diren egitasmo, lan eta eraldatze prozesu asko ari da negoziatzen han eta hemen Pasaiako Udala. Antxo eraldatzeko abian diren jarduerak dira horren erakusle. Udal gobernuarentzat negoziaezina da, baina, herritarrei dagozkien erabakietan haien parte hartze aktiboa bermatzea. «Edozein egitasmo handi esku artean dugunero, beti herritarrekin kontsulta aroa zabalduko dugu. Izan lantaldeak, iritzi taldeak edo parte hartze prozesu irekiak, beti hartuko dugu kontuan pasaitarren iritzia», zehaztu du Garciak.

Egunerokoan pasaitar aktiboak nahi ditu udalak. «Pasaia, edo kasu honetan Antxo bizi bat nahi badugu, ezinbestekoa da herritarrekin esku artean ditugunak konpartitu eta haien ahotsa entzutea. Hala ari gara. Udal gobernuaren lan egiteko funtsetako bat da hori», azaldu du zinegotziak: «Herritarrek ikusten badute haien iritziek erantzuna dutela edo ahal den neurrian haiek esandakoak egiten direla, herri biziagoa izango dugu, herritarren herria izango da Pasaia. Hori da gure ustea eta eguneroko erronka». 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.