Udal kirol instalazioetan, sustapen kanpaina
Maiatzaren 31 baino lehen kirol instalazioetan alta ematen dutenek matrikularen kostuan %100eko deskontua izango dute abonu mota guztietan, orokorra zein igerilekukoan.

Galtzaraborda Kiroldegiko eta Fanderiako Igerilekuetako udal kirol instalazioetan sustapen kanpaina jarri dute abian udari begira. Helburua, herritarrak aktibatzea du kanpainak. Hori horrela, maiatzaren 31 baino lehen kirol instalazioetan alta ematen dutenek matrikularen kostuan %100eko deskontua izango dute abonu mota guztietan, orokorra zein igerilekukoan.
Alta berriak aurrez aurre egin daitezke kiroldegietako harreretan, edo online, hemen klik eginda.
Informazio gehiago eskatzeko eta sustapenaren gainerako baldintzak ezagutzeko, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko (943 449 690) eta Fanderiako Igerilekuko (943 344 423) harrerekin harremanetan jar daitezke interesa dutenak.