Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
erailketa matxista

Haroko erailketa matxista gogor salatu dute

Aurtengo Euskal Herriko hirugarren erailketa matxista salatzeko hamarnaka lagun elkartu ziren atzo, Oiartzungo Feministen Asanbladaren elkarretaratzean. Indarkeria matxistari aurre egiteko "autodefentsarako" eta "feministak batzeko" deia luzatu zuten.

Oier Iriarte Arrondo
Oiartzun
2025/05/10

Urtea “nazkatuta, nekatuta eta haserre” hasi dute Oiartzungo feministek. Urtarrilean gizon bat ama hiltzeagatik atxilotua izan, eta hilabete barru Irungo emakume baten erailketa matxistaren berri izan ondoren, apirilaren 25ean gizon batek Haron hildako emakumea Gasteizkoa zela jakinarazi du Gasteizko Udalak. Hori salatzeko, elkarretaratzea egin zuen atzo, hilaren 9an, Oiartzungo Feministen Asanbladak, 19:00etan Oiartzungo plazan.

Labankadaz hil zuen bikotekideak 36 urteko emakume gasteiztarra. 2025eko hirugarren erailketa matxista da, eta, 2003tik, 127.a. Herriko plazatik “babes eta elkartasun” osoa helarazi zieten biktimaren senide, lagun eta gertukoei. 

“Sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kolonialak egituraz sostengatzen du indarkeria matxista, eta horren azken ondorio lazgarri eta ikusgarriena erailketa matxista dela” azpimarratu zuten feministek. Baina, jakin badakite indarkeria matxistak beste forma batzuk ere badituela, eta “emakumeek* bizitzako alor guztietan jasaten dutela indarkeria hori”. Horren hamaika adibide eman dituzte: “indarkeria matxista da emakumeon* diru iturriak kontrolatzea, indarkeria matxista da kaletik begiradarekin akosatzea, eraso bat salatzen dugun bakoitzero gure hitza zalantzan jartzea, indarkeria matxista da gizonen arteko aliantzak eraikitzen eta sostengatzen jarraitzea eta hartu beharreko ardurei entzungor egitea, eta indarkeria matxista dira egunero pairatzen ditugun adibide gehiagoren zerrenda amaigabe bat, zoritxarrez.”.

Matxismoari aurre egiteko “egungo jarrera konplizeak” alde batera utzi eta “indarkeria matxista lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen” dute, eta horretarako “beharrezko baliabideak eskaini” behar dira. Izan ere, indarkeria matxistaren biktima diren emakume eta haurrek “arreta psikologikoa jasotzeko itxaron zerrenda luzea dutela” salatu dute, “eta hori ez da posible”.

Elkarretaratzean argiki adierazi zuten “feminismoaren bidea dela soilik gizartea errotik aldatuko duen bidea”, eta norabide horretan “autodefentsarako deia” egin dute, baita gizartea aldatzeko “feministak batzekoa” ere. “Sistema patriarkala suntsitu arte” borrokan eta “kaleak hartzen” jarraitzeko deia egin dute feminista oiartzuarrek, “denak aske izan arte”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.