Hezkuntza publikoko irakasleen greba, bertan behera
Sindikatu guztiek sinatu dute akordioa, ELAk izan ezik. Sindikatuen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren negoziazio mahaiak eman du fruitua.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleentzat lan itun berri bat adostea lortu dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak. Sindikatu guztiek izenpetu dute akordioa, ELAk izan ezik. Horrenbestez, bertan behera utzi dituzte datorren asterako Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek—Interinok Taldea ere batu zen deialdira— deituta zituzten grebak, baita gaurko mobilizazioak ere. Erabakiak 27.000 irakaslerengan du eragina.