Arraguako festen harira, Xorrola zerbitzua ostiral gauean
Hilaren 16 gauean Xorrola zerbitzua eskainiko du udalak, eta zortzi auzoetatik pasako da. 01:00 eta 05:00 artean ibiliko da herrian zehar.
Ostiralean –hilak 16– jarraituko dute Arraguako bizilagunek festak ospatzen, eta igandera arte luzatuko dute jaia. Goizean goiz hasi eta gaueko ordu txikiak arte iraungo duenez festak, Oiartzungo beste auzoetako herritarrak etxera itzultzeko aukera izan dezaten, Xorrola zerbitzu berezia ezarri du udalak ostiral gauerako. 01:00etan hasi eta 05:00etara ibiliko da autobusa herrian barrena, eta zortzi auzoetatik pasako da.
Honakoa da autobusak egingo duen ibilbidea:
- Arragua (hasiera): Lartzabal etxadiko geltokia (farmaziaren alboan).
- Mendin: frontoi gainaldeko geltokia.
- Elizalde: liburutegi ondoko geltokia.
- Gurutze: Bizardia plazako geltokia.
- Ergoien: Tornola kaleko geralekua.
- Altzibar: Zokoloko zubian.
- Karrika: plazako autobus geltokia.
- Iturriotz: Beko soro ondoan.
- Ibarre: gasolindegiaren parean.
- Elizalde: Pikabene inguruan.
- Ugaldetxo: Intxixuren ondoan.
Hala ere, udalak gogorarazi du larunbatetik iganderako gauean Lurraldebuseko gaueko ohiko autobusa ibiliko dela.
Ostiraleko egitaraua
- 14:00. Jubilatuen bazkaria Aldeguna elkartean.
- 18:00. Txupinazoa. Aldeuna elkarteko atarian agurra. Lartaungo txistulariak eta buruhandiak ibiliko dira auzoan zehar.
- 18:45. Haur jolasak eta holi fest. Arropa txuria, betaurrekoak, toaila eta aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen dugu.
- 20:00. Elkarretaratzea. Frontoian hasi eta auzo guztian zehar.
- 21:00. June Galardiren kontzertua. Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:30. Elektrotxufla. Musika ibiltaria zuzenean.
- Jarraian, liatu garete eta Mikerinos dj-ak.
