Oiartzun, Euskal Ligako txapeldun
10-0 irabazi dio Oiartzun K.E.-k Leioa Ibararki Zierbena taldeari, eta Euskal Ligako txapeldun izateaz gain, Estatuko hirugarren mailara igo da talde oiartzuarra.
Oiartzun K.E. Euskal Ligako txapeldun bilakatu da asteburuan Leioa Ibaraki Zierbena taldeari 10 – 0 irabazita; hortaz, Estatuko hirugarren mailara igotzeaz gain, txapeldunak ere badira.
Partidaren lehen bost minutuetan bi gol sartu zituzten oiartzuarrek, nagusi izan zirelarik hasiera-hasieratik, eta horrela izan zen partida osoan zehar. Are, atsedenaldia baino lehen hirugarren gol bat ere sartu zuen Oiartzunek. Bigarren zatiko dinamika berdina izan zen, partidaren bigarren zatian beste zazpi gol sartu baitzituzten, eta 10 – 0 amaitu zen jardunaldia.
Gauzak horrela, hurrengo denboraldian Estatuko hirugarren mailan lehiatuko da Oiartzun. Jokalariek eskerrak eman dizkiete partida girotzera Elorsorora bertaratu ziren herritar guztiei.
Gipuzkoako bigarren mailan, berriz, Miren Taberna OKE 4 eta 3 nagusitu zen AF Antxo taldearen aurka; beraz, bigarren postuan jarraitzen du Oiartzungo taldeak.
