Anari Antxon izango da ostiralean
Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Anarik kontzertua eskainiko du Ibaiondo plazan, 21:00etan, doan.
Bokalek, Pasaiako Euskaraldiak, Papineko Gazteriak eta Antxoko Topaguneak antolatuta, Anarik kontzertua eskainiko du ostiralean (hilak 16) Antxoko Ibaiondo plazan, 21:00etan. Euskaraldairen egitarauaren barruko emanaldi bat da, eta Anarik Giza zarata izeneko disko berriaren aurkezpena egingo du Pasaian. Kontzertua doakoa da.
