Museoen Nazioarteko Egunaren harira, jarduerak Oarsoaldean
Luberrin, Jantzien Zentroan, San Marko Gotorlekuan, Albaolan, Mater Ontzi museoan, Soinuenean eta Arditurrin izango dira jarduerak.
Igandean, hilak 18, izango da museoen nazioarteko eguna, eta egun seinalatu horren harira, Oarsoaldeko zenbait museok asteburu horretarako zenbait jarduera berezi antolatu dituzte.
Jarduera horiek, zehazki, Luberri, Jantzien Zentroan, San Marko Gotorlekuan, Albaolan, Mater Ontzi museoan, Soinuenean eta Arditurrin izango dira. Jarraian, herri bakoitzeko jarduerak, zerrendatuta.
Errenteria-Orereta
Jantziaren Zentroa
Mendeetan zehar janzkeraren bilakaera eta modaren historiari buruzko ibilbide dinamikoa egingo dute igandean. 11:00 – 14:00 artean izango da jarduera, eta sarrera doan izango da.
Era berean, gogorarazi dute XVI. Mendeko buruko eta jantziak erakusketa ikusteko aukrea ere izango dela. Erakusketa hori Euskal Herriko emakumeek erabiltzen zituzten adar itxurako buruko eta jantzien erreplikek osatzen dute.
San Marko Gotorlekua
Gotorlekuan barrena ibiltzeko eta “pasabide ezkutuetatik begiratoki ikusgarriraino” joateko bidea egiteko aukera ematen duen doako bisita gidatu bat egingo dute. Bisita horretan herriko eta Oarsoaldeko historiaren une garrantzitsuen berri emango dute.
Jarduera egiteko izena eman behar da 943 44 96 38 zenbakitara deituta edo helbide honetara idatzita.
Orotara, 5 txanda egingo dituzte:
Euskaraz: 11:00, 12:00 (haurrentzat) eta 16:00. Gaztelaniaz: 13:00 eta 17:00.
Oiartzun
Luberri Geologia museoa
Euskal Herria itsasoa zenetik gaur egunera arteko milioika urteko bidaia egiteko aukera emango dute museoan ikusgai dauden fosil eta arrokek.
Larunbatean izango da jarduera, eta doaneko ekintza izango da.
Soinuenea Herri Musikaren Txokoa
Euskal Herriko eta mundu osoko 400 instrumentu biltzen dituen bilduma iraunkorra du Soinueneak; hortaz, soinu aniztasuna bermatuta dago bertan.
Hilaren 17an, larunbatean, museoa ohiko ordutegian bisitatzeko aukera izango da.
Arditurriko Meatze Gunea
Bi mila urtez erabili diren galeria zaharretan ibiltzeko eta meatzaritzaren ondarea ezagutzeko aukera ematen du Interprteazio Zentroak.
PASAIA
Albaola Itsas Kultur Faktoria
Zurgintza tradizionalaren munduan sartzeko eta itsasontzi historikoen erreplikak nola eraikitzen dituzten bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du Albaolak.
Igande honetan, gainera, bisita erdi-gidatu guztiak sarreraren prezioan egongo dira, gehiago ordaindu beharrik gabe.
Hona ordutegi zehatzak:
Euskaraz: 11:00, 12:00, 13:00
Gaztelaniaz: 11:·0, 12:·0, 13:·00
Frantsesez: 10:30, 12:00
erreserbak aurrez egin behar dira 943 39 24 26 zenbakira deituta edota helbide honetara idatzita.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa
Igandean Itsas hondakinen arrantza jarduera egingo dute. Ekintzaren helburua arrantza ekologikoa egitea eta itsasotik kutsadura eragiten duten hondakinak ateratzea dira.
Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez izena eman behar a 619 81 42 25 zenbakira deituta edota helbide honetara idatzita.
