Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Donibaneko saneamenduko lanak urtea bukatu baino lehen hastea eskatu du Alberrok

Pasaiako alkateak gutun bat bidali dio Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuari 2023an hartutako konpromisoak urgentziaz betetzeko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/05/15

Teo Alberro, Pasaiako alkateak, gutun bat bidali dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatu Jose Ignacio Asensiori, Donibaneko saneamendu lanen hasierako atzerapenak bukatzeko eta lanak 2025a bukatu baino lehen has daitezen eskatzeko.

Gutunean, Alberrok Pasaiako Udalaren eta Donibaneko bizilagunen “kezka sakona” jaso du, justifikaezina deritzon atzerapen baten aurrean: “Herritarrek urteak daramatzat aspaldi gauzatu behar zen oinarrizko azpiegitura bat eskatzen, indarrean dagoen legeriaren eta hartutako konpromiso instituzionalen arabera”.

Alkateak gogorarazi du 2023an lankidetza hitzarmen bat sinatu zutela Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak eta inplikatutako beste erakunde batzuek. Hitzarmen horretan, obraren lehen faserako finantzaketa eta gauzatze epeak zehazten zirela adierazi du Alberrok. Bi urte geroago, hitzarmenean adostutako konpromisoak bete ez direla deitoratu du alkateak, eta “enegarrenez” ezerezean gelditu direla esan du.

Alberrok baietsi du udalak bete dituela hitzarmenean ezarritako konpromiso guztiak: beharrezko baimenak eskatzea eta obra hori gauzatu ahal izateko partida gaitzea udal aurrekontuetan (2023tik jasota egon dena urtero). Hala ere, proiektuak geldirik jarraitzen du.

Asensiori igorritako gutunean, lau eskakizun egin dizkio Alberrok:

  1. Donibaneko saneamendu proiektuarekin duen konpromisoa berrestea eta premiaz kontratatzea Obra Hidraulikoen zuzendariarekin adostu berri den fasearen idazketa.
  2. Pasaiako Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmena berritzea, konpromiso ekonomikoak eta lehen fasearen gauzatze epeak berriro formalizatuz (Bizkaia-Juan XXIII).
  3. Obrak lizitatu eta hastea proiektua bukatu bezain laster, lanak urtea bukatu baino lehen has daitezen.
  4. Proiektuaren planteamendu berria herritarrei jendaurrean aurkeztea, 2021eko urrian egin zen bezala.

“Oraingo honetan ulertzen dugu obrak badituela hori lehenbailehen gauzatzeko behar diren osagai guztiak: konpromiso soziala, akordio ekonomiko eta instituzionala eta urteak itxaroten daramatzan herria. Espero dugu, diputatuaren gidaritzapean, Pasaiak hainbeste espero eta behar duen proiektu honi behin betiko bultzada ematea”, adierazi du Alberrok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.