
Hilaren 20an sartuko da indarrean Espainiako Kongresuak onartutako Atzerritarren Legea. Horri begira, eta gaiarekin harremana duten eragile eta profesionalei informazioa eta xehetasunak eman asmoz, Oarsoaldeko Inklusio Topaketak egin dituzte gaur.

Asteburu bizkorra, ekitaldiei dagokienez, Lezon. Bi antzerki, zinema, Lezokoak-en paellada eta Etxetxoren ekitaldia izango dira, baita Euskaraldiaren barruko jarduerak ere.

Otegi zehazki izendatu badu ere herritarren batzordeak, proposamena egin dutenek herriko baserritarrei aitortza egiteko baliatu dute izendapena.

Oiartzungo Udaleko langileek zein ordezkari politikoek egunerokoan euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute.

Udalak euskaraz jolasean aritzeko Parketarrak egitasmoa jarriko du martxan lau barrutietan. Saioak hilaren 19tik ekainaren 12ra bitartean izango dira.

Pint Of Science egitasmoa Errenteria-Oreretara iritsiko da eta Kantina Lekuona tabernan zelula nomadak eta sekretu kuantikoak izango dituzte hizpide. Hilaren 20an izango da saioa.

Jolasaren eta artisau jostailuaren inguruko jardunaldia da, eta horren bueltan egitarau zabala ondu du Kroma elkarteak hilaren 19tik 25era.

Pasaiako alkateak gutun bat bidali dio Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuari 2023an hartutako konpromisoak urgentziaz betetzeko.

Gaur arratsaldean abiatuko dute Euskaraldia Errenteria-Oreretan eta 11 egunez hamaika ekitaldiz osatutako egitarau zabalaz gozatzea izango da, euskaraz.

Oiartzun, Lezo eta Pasaiako udaletako zenbait ordezkarik aurkeztu dute egitasmoa. Jarduera fisikoaren kultura bultzatu nahi dute.

Biyurrieneak eta Oiartzungo Euskaraldiko batzordeak elkarlanean antolatutako jarduera da larunbatean –hilak 17– egingo dutena.

10:43an eta 11:49an pasako da Itzulia Oiartzundik. Udaltzaingoak jakinarazi du ez dela trafiko mozketarik egongo.

Eskubidean planaren baitan, 6 eta 9 urte bitarteko ludoteketako haurrek lore landaketa bat egingo dute bihar lonja gaineko berdegunean, 17:30etik aurrera.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Euskadi etorbideko 15. zenbakiko administrazioan zigilatutako tiket batek eraman du sari potoloa.