Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mugiment Pausu Erronka "osasun fisiko eta emozionala hobetzeko"

Oiartzun, Lezo eta Pasaiako udaletako zenbait ordezkarik aurkeztu dute egitasmoa. Jarduera fisikoaren kultura bultzatu nahi dute.

Leire Perlines Apalategi
Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/05/15

Hilaren 19tik ekainaren 8ra bitartean izango da Mugiment Pausu Erronka, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala, eta haren helburua da herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea “osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko”.

Oiartzun, Lezo eta Pasaiako udalek batera aurkeztu dute egitasmoa, eta horretarako elkartu dira Lezoko Eneritz Arruti zinegotzia eta Maddi Marquet Kirol Orientazio Zerbitzuko (KOZ) arduraduna; Oiartzungo Olaia Lasa ongizate zinegotzia eta Xabier Sanz (KOZ) eta Pasaiako Julen Rodriguez kirol zinegotzia eta Xabi Rodriguez (KOZ).

Erronkatzat baino egunerokoan jarduera fisikoa “modu naturalean integratzeko” aukera modura definitu dute Mugiment Pausu Erronka, eta horrexegatik, hain zuzen, gonbidatu dituzte herritarrak parte hartzera.

Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez egingo da erronka, eta parte hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat eginez hartu beharko du parte. Aplikazioak, eguneko, pertsona bakoitzak egiten dituen pauso guztiak kontatzen dituenez, mugikorra soinean eramatea ezinbestekoa izango da. Jardueraren amaieran herri bakoitzeko pauso guztiak gehituko dira, eta pauso gehien lortzen dituen herria izango da irabazlea. Gainera, taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean, eta zenbait sari banatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Erronkaren planteamendua zein den ikusita, jarduera fisikoa egunerokotasunean “modu errazean” txertatzeko aukera “paregabea” dela sinistuta daude ordezkariak; izan ere, ez dago berariaz kirola egin beharrik, nahikoa baita lanera oinez joatean, erosketak egitera joatea edota paseoan ibiltzea. Edonork har dezake parte.

Era berean, uste dute kanpoan egoteko aitzakia ere badela jarduera horretan parte hartzeak suposatzen duena.

Nola hartu parte?
Wellk aplikazio instalatu eta izena eman behar da. Gero, ‘Erronka’ atalean ‘taldeak’ botoia sakatu, eta ‘talde batera batu’ aukeran sakatu behar da gero. Azkenik, ‘Mugiment Pausu Erronak’ ligan norbere udalerria aukeratu behar da.

Hala ere, herri bakoitzeko KOZ zerbitzuak laguntza eskainiko du. Alabaina, informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Sariak
Parte hartzen dutenen artean, sari hauek banatuko dituzte:

Banakako sariak: 75 €-ko opari txartelak pauso gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzako kategoria bereziarekin.

Taldekako sariak: Udalerri bakoitzak egindako pausoak/taldeko partaide kopurua. Pauso gehien eman dituzten udalerri horretako 5 pertsonei, eta beste 5 sari udalerriko taldekideen artean zozketa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.