Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Euskaraz jolasean aritzeko, Parketarrak

Udalak euskaraz jolasean aritzeko Parketarrak egitasmoa jarriko du martxan lau barrutietan. Saioak hilaren 19tik ekainaren 12ra bitartean izango dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/05/15

Pasaiako Udalak euskaraz jolasean aritzeko Parketarrak izeneko egitasmoa aurkeztu du. Parketarrak Euskaraldiarekin batera jarriko da martxan, hilaren 19tik ekainaren 12ra bitartean gauzatuko baitira iniziatibaren baitan antolatu dituzten saioak. Orotara, 16 saio izango ditu Parketarrak programak, lau barruti bakoitzeko. Euskaraz jolasean aritzeko egitasmoa astelehenetik ostegunera egingo da, arratsaldez.

Parketarrak-en funtzionamendua sinplea da, familiak barrutietako parke eta plazetan bilduko baitira euskaraz jolasteko. Egitasmoa 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eta haien familiei begirakoa da. Jolasa da jardueraren ardatza, eta jolasguneetan egongo diren hezitzaileek dinamizatuko eta gidatuko dituzte ekintza guztiak. Hezitzaileak egongo diren arren, udalak adierazi du garrantzitsua izango dela haurrekin batera gurasoek edo arduradunek ere parte hartzea, haiek baitira haur horien erreferentziazko pertsonak. Familia bidezko transmisioan eragiteko, familien inplikazioa “ezinbestekoa” dela iritzi du udalak.

Saio guztiak doakoak izango dira, eta ordubeteko iraupena izango dute. Horrez gain, ez da parte hartzaile mugarik jarriko eta ez da aurrez izena eman beharko. Hezitzaileek inguruan dauden 3 eta 5 urte bitarteko haur guztiak eta haien familiak gonbidatuko dituzte Parketarrak-en parte hartzera.

Parketarrak Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordearen bidez iritsiko da udalerriko jolasguneetara, eta bere helburua da euskararen erabilera aisialdiaren eremuan indartzea, haurrak eta familiak jolasean dabiltzanean euskaraz aritzeko. Egitasmoak bat egin du Euskaraldiko helburuekin; horregatik jarriko da martxan euskararen sustapena ardatz duen ariketa masiboarekin batera.

Udalak jakinarazi du hezitzaileek partaideen ezaugarrien arabera moldatuko dituztela saioak. Saioak euskaraz izango dira, baina udalak argi utzi du parte hartzeko ez dela beharrezkoa euskara ulertzea, hezitzaileak arduratuko baitira partaideek jolasen azalpenak ulertu dituztela bermatzeaz. Horrez gain, taldearen ezaugarrien arabera, hezitzaileek aproposenak diren jolasak hautatuko dituzte.

Parketarrak-en egitaraua barrutika

Donibane

  • Eguna: Astelehenetan: hilak 19 eta 26 eta ekainak 2 eta 9.
  • Ordua: 17:00etan.
  • Lekua: JJ Otaegi plazan (euriarekin frontoian).

Antxo

  • Eguna: Asteartetan: hilak 20 eta 27 eta ekainak 3 eta 10.
  • Ordua: 17:30ean.
  • Lekua: Ibaiondo plazan (euriarekin frontoian).

San Pedro

  • Eguna: Astelehenetan: hilak 21 eta 28 eta ekainak 4 eta 11.
  • Ordua: 17:30ean.
  • Lekua: Frontoian (euriarekin Proisako aterpean).

Trintxerpe

  • Eguna: Astelehenetan: hilak 22 eta 29 eta ekainak 5 eta 12.
  • Ordua: 17:15ean.
  • Lekua: Gudari plazako parkean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.