Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
euskaraldia

19:00etan hasiko da Lezoko Euskaraldia

Ekitaldia eta herri argazkia egingo dituzte Gurutze Santuaren plazan. Hilaren 25era arteko egunak ekitaldiz bete ditu herri batzordeak.

Oroitzene AEK-ko goizeko ikasleak, Euskaraldirako prest. Oroitzene AEK
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/05/15

Iritsi da eguna. Gaur hasiko da laugarren Euskaraldia. Euskarak kaleak, plazak, txokoak, dendak, tabernak, kiroldegiak eta kultur aretoak hartu behar ditu. Dakitenek hitz egin, ikasteko bidean direnek entzun eta mingaina askatu; ez dakitenek errespetatu eta euskarara batu. Ahobizi eta belarriprest txapak ikusten hasiko dira herrietatik. Konpromiso bat hartu dute horiek bereizgarri horiekin, gutxienez hilaren 25era arte luzatuko dena. Handik aurrera ere euskarari ufada ematen jarraitzea da horien, eta denen desioa. Lezon ere gaur hasiko da Euskaraldia.

19:00etan izango da, Gurutze Santuaren plazan, herriko Euskaraldia hasteko ekitaldia. Lezo erdi-erdian. Hala behar du. Hizlariek esandakoaren ondotik herri argazkia aterako dute. Indartsua behar du izan, beraz, egitasmoarekin bat egin dutenei eskatu diete han izateko. Iniziatiba kolektiboa baita Euskaraldia, eta konpromiso pertsonaletik abiatzen bada ere, elkar topatzeko gunean ere ezarri dituzte Lezon eta Euskal Herri osoan.

Gaurko abialdiaren ondoren asko dira Lezoko herri batzordeak antolatu dituenak. Beheko zerrendan ikus daitezke denak.

 

Hilak 15, osteguna

  • 19:00etan, Gurutze Santuaren plazan, hasiera ekitaldia. Gainera, 17:00etatik 18:00etara txapak banatzeko mahaia jarriko dute plazan bertan.

Hilak 16, ostirala

  • 18:30ean, triki-poteoa.

Hilak 17, larunbata

  • 12:30ean, Aiton-Amonen Bordatik, kantu jira. Gainera, Karlos Saldise plazan Lezokoak elkartearen paellada egingo da, eta han banatuko dituzte Euskaparate Lehiaketaren sariak.

Hilak 20, asteartea

  • 18:30ean, Gurutze Santuaren plazan, euskara ikasleei omenaldia.

Hilak 21, asteazkena

  • 18:15ean, Andreone Udal Liburutegian, Txantxangorria txantxate ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberen eskutik.

Hilak 23, ostirala

  • 21:30ean, Ibaiondon, kantu afaria. Txartelak Tiñelun eta Txingurrin salgai.

Hilak 25, igandea

  • 09:00etan, Gurutze Santuaren plazatik, mendi irteera 11 bide, 11 txoko, 11 euskal izen izenburupean. Ondoren, bazkari autogestionatua plazan, eta Imuntzo eta Belokirekin erromeria (17:00).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.