Ludoteketako haurrek loreak landatuko dituzte bihar, San Pedron
Eskubidean planaren baitan, 6 eta 9 urte bitarteko ludoteketako haurrek lore landaketa bat egingo dute bihar lonja gaineko berdegunean, 17:30etik aurrera.
Eskubidean planaren baitan, haur eta nerabeek haiei begirako aisialdi ekintzak antolatzen dihardute, Pasaiako udal zerbitzuekin elkarlanean. Oraingoan, 6 eta 9 urte bitarteko ludoteketako haurrek lore landaketa bat egingo dute bihar (ostirala) San Pedroko lonja gaineko berdegunean, 17:30etik aurrera. Landaketan parte hartuko duten haurrak San Pedroko ludotekatik abiatuko dira lonja ingurura.
