Maiatzeko odol emateak, hilaren 21ean
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Pasai Antxoko Odol Emaileek antolatuta, pasaitarrek odola emateko aukera izango dute hilaren 21ean (asteazkena) Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 18an eta 19an Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da zita. Hilaren 20an, aldiz, telefono bidez lortu ahal izango da hitzordua. Sustatzaileek adierazi dute pazienteek COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol ematera ez bertaratzeko.
Apirileko odol erauzketetan 21 odol poltsa jaso zirela jakinarazi dute Pasai Antxoko Odol Emaileek. Horietara emaile berri bat bertaratu zen. Ohi bezala, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odola ematera, emaile berriak beharrezkoak baitira naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko.
