Bonolotoaren 169.721 euro, Trintxerpera
Euskadi etorbideko 15. zenbakiko administrazioan zigilatutako tiket batek eraman du sari potoloa.
Atzoko (hilak 14, asteazkena) Bonolotoaren zozketak diru mordoska ekarri du Trintxerpera. Euskadi etorbideko 15. zenbakian dagoen loteria administrazioan zigilatutako tiket batek 169.721 euroko saria lortu du. Bigarren kategoriako saria izan da hura, hau da, bost zenbaki eta osagarria asmatu ditu txartelaren jabeak.
Zozketa horretan lehen mailako bi saridun agertu ziren (sei zenbaki asmatu dituztenak), eta horiek 770.000 euroko saria jasoko dute.
