11 Kolore Jaialdiaren hamargarrenak aniztasuna aldarrikatuko du
Kulturaren Nazioarteko Eguna izango da hilaren 21ean eta egun horretatik 25era bitartean egitarau zabala ondu du udalak herriak duen kolore aniztasuna balioan jarri eta aldarrikatzeko.
Errenterian 11 Kolore jailadiaren hamargarrena aurkeztu dute. Gauza ugari ditu Errenteria-Oreretak. Horietako bat da kultur aniztasuna; barra-barra eta DNAn erabat txertatuta du, herriaren izaeraren zati bilakatuta. Altxorra da aniztasun hori, aberasgarri eta hura aitortu eta aldarrikatzeko hamargarren urtez antolatu du Errenteriako udalak Errenterian 11 Kolore Jaialdia.
Hilaren 21ean Kultura aniztasunaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hortik hasi eta 25era bitartean programa zabala eta askotarikoa programatu du udalak jaialdiaren barruan. Gaur aurkeztu dute jaialdia Itsaso Cruz Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuko zinegotziak, Naroa Galdos departamentu bereko dinamizatzaileak eta parte hartuko duten hainbat eragileek zenbait ikaslek lagunduta.
Gidatzen duen departamenduak lanketa ezberdin asko egiten dituela urtearen buruan azaldu du Cruzek, baita ospatzeko tartea hartu ere gaur aurkeztu duten jardunaldiaren bidez, “jaialdiaren barruan antolatu ditugunak, ospakizunarekin lotuta daude”. Helburua herriko kultura aniztasuna ospatzea dela adierazi du Cruzek, “duen balio positiboa aitortuz, eta kultura trukerako eta elkar ezagutzarako espazioak ahalbidetuz”. Hiru ekintza nagusi izango direla zehaztu du jardunaldi edota jaialdiaren barruan. Hamaika zapore ekintza da horietako bat, eta bertan jatorri eta kultura ezberdinetako pintxo eta platerak eskainiko dituzte herriko 20 taberna eta jatetxetan. Hilaren 23tik 25era izango da eta informazio guztia hemen klik eginda kontsulta daiteke.
Burubeltz konpartsaren kalejirak ere bide luzea du, baita arrakasta zabala ere. Hilaren 23an izango da hori eta Nirawa batukadarekin batera herriko kaleak kolorez eta perkusio doinuz beteko ditu. 17:30ean abiatuko da kalejira hori Herriko Plazatik, eta Erdigunea eta Iztieta zeharkatuta, Zumardian bukatuko da. herriko ikastetxe guztiek hartuko dute parte konpartsako pertsonaien karetak margotuz kalejirara eramateko. Kareten ereduak, hemen klik eginda eskuratu daitezke.
Hirugarren ekintza, Familia Lagunekin su artean jarduera da. Elkarrekin Koop Txikiak antolatuta Familia Lagunak programako parte hartzaileekin batera, hainbat kultura ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, hainbat jatorritako platerak prestatzen ikasiz eta prestatutakoak dastatuz ondoren. aurten Ukrainia, Venezuela eta Euskal Herria izango dira plater horien protagonistak. Jaialdiari jarduera horrek emango dio hasiera hilaren 21ean, Gau Txori elkarte gastronomikoan 17:30ean. Txikienek hezitzaile batebn ardurapean joalsean aritzeko aukera izango dute jarduera egin artean. Edukiera mugatua izango da 60 lagunek hartuko dute parte, eta izena eman behar da aurretik (klik hemen) edo 688 76 40 92 telefono zenbakira deituz.
Asko izan direla kulturanizatsunaren alde egin dutenak esan dute, bestalde Cruzek eta Galdosek gaurko agerraldian, “herria aniztasunez betetzen lagunduz eta jaialdia ahalbidetuz”. Hori horrela, eskerrak eman dizkiete aurtengo ekitaldian parte hartu duten eragileei udalaren izenena, eta zerrenda luze-luzea egin dute: Koldo Mitxelena, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon, Orereta Ikastola, Egiluze, eta Telleri-Alderi; Elkarrekin koop. txikiari, Familia Lagunak programaren parte diren kideei eta Gau Txori elkarte gastronomikoari; Burubeltz konpartsari, Niarawa batukadari eta Mikelazulo kultur elkarteari; Udal Bibliotekari; Ostariri eta herriko taberna eta jatetxeei (La Soci Beraun, Bar Iztieta, Iratxo, Bixigarri, Bite, Aker Kafe, La Bodeguita del Aker, Landare Herriko Taberna, Bar Manuel, Muga Taberna, Kantina, Txiki Tako, Irrintzi Berri, Ondartxo Taberna, Arkaitza, Kerala Bar, Cyne Reyna, Gamon 14, Balea eta El Palante Gastro Barri.
Jaialdian parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak , azkenik, baina baita kultur aniztasunaren gainean gogoetatzera ere EH 11 Kolorek sortu duten bideoaren bidez (klik hemen). Informazio gehiago behar izanez gero, Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuarekin jar daitezke interesdunek 943 44 95 96 edo 662 944 626 telefono zenbakietara deituta.
Egitaraua osorik hemen klikatuta.
