
Taldearekin izandako bat-bateko tirabirak medio hartu du erabakia pilotu errenteriarrak, eta Hertrampf Gruppe taldea utzi.

Obren bigarren fasea kontratatzeko espedientea hasi du udalak.

Itsas Mendi Elkarteak antolatuta, musika zikloaren XXXV. ekitaldia hilaren 17tik 23ra bitartean izango da, San Juan Bataiatzailearen parrokian.

Kulturaren Nazioarteko Eguna izango da hilaren 21ean eta egun horretatik 25era bitartean egitarau zabala ondu du udalak herriak duen kolore aniztasuna balioan jarri eta aldarrikatzeko.

Herritarren parte hartzea sustatu eta komunikazio zuzena indartzeko, udalak Barruti batzarrak egingo ditu maiatzetik ekainera, lau barrutietan.

Pasaitarrek Euskaraldiaren suziria piztu zuten atzo, barruti bakoitzak txupinazo bana jaso baitzuen. Herri argazkia ere atera zuten lau barrutietan.

Atzo, 19:00etan, Gurutze Santuaren plazan egin zuten Lezon Euskaraldia abiatzeko ekitaldia. Hilaren 25era arte iraungo du hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketak.

Bigarrenez egin du antxotarrak Marokon lehiatzen den Titan Desert lasterketa mediatikoa. Aho zapore bikaina utzi dio aurtengoak, eta datozen erronketan jarri du jada arreta.

'Puzzlea osatu arte!' iniziatiba bihar iritsiko da Irun, Lezo, Oiartzun eta Errenteria-Oreretara. Kalea zapaldu ezin duten herri horietako bost preso politikok bizi duten salbuespen egoera salatuko dute.

'No Publiques Mi Nombre' liburua egin du Cristina Fallaras Sanchezek. Instagram bidez ehunka emakumek kontatu dizkioten sexu indarkeria kasuen bilketa bat da liburua.

Sare sozialetako indarkeria matxisten emakumeen testigantzei buruz arituko dira Cristina Fallaras eta Nerea Barjola. Landetxen izango da hitzaldia hilaren 23an, 19:00etan.

Bi kexa aurkeztu dituela jakinarazi du talde ekologistak, txorien talka ekiditearekin lotutakoa bata, Pontikako errekaren gainekoa, bestea.

Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Aginteritzak Udalak azken honen barruan jarraitzeko hitzarmena izenpetu dute. Oraingoz hurrengo lau urteetarako luzatu dute.

Gaztañoko oinezkoen eta autoen pasabidea kentzeko proiektua idazteko esleipena, "berri ona" dela esan du alderdi sozialistak.

Txirrindularitza probaren hirugarren etapa Pasaiara iritsiko da igande goizean. Horrek trafiko aldaketak sortuko ditu aipatutako bi barrutietan.

Txikizkako merkataritza eta hiriko merkataritzari lotutako bestelako zerbitzuen establezimenduak berritzeko asmoa du diru laguntzak. 2025eko irailaren 30era arte egin daiteke eskaera.