Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Vero Richard Garcia. Txirrindularia

«Oso pozik eta lasai etorri naiz egin dudanarekin, dena oso ondo atera da»

Bigarrenez egin du antxotarrak Marokon lehiatzen den Titan Desert lasterketa mediatikoa. Aho zapore bikaina utzi dio aurtengoak, eta datozen erronketan jarri du jada arreta.

Mikel Del Val
Pasaia
2025/05/16

Titan Desert sei egunez Marokoko basamortuetan lehiatzen den txirrindularitza proba da. Sei etapa ditu, eta parte hartzaileek 550 kilometro inguru osatu behar dituzte. Ez da proba makala. Aurten 400 ziklista baino gehiago aritu dira Afrika iparraldeko lehia horretan. Horien artean, eta bigarrenez, Vero Richard Garcia antxotarra izan da. Etxera itzuli berritan, pozarren da pasaitarra.

Titan Desert lasterketatik itzuli berri zara, eta bertan izan zara sei egunez. Nolakoa izan da esperientzia?
Oso polita izan da esperientzia. Lana etxean hasten da, zaindu egin behar baitzara gorputza prest edukitzeko. Han beharrezkoa da oso kontzentratuta egotea ondo elikatzeko. Jaki guztiak egosita jan behar dira birusik ez hartzeko. Niri dena primeran atera zait eta ez dut arazo mekanikorik izan. Oso pozik nago egin dudanarekin.

Aurtengoa zure bigarren Titan Desert izan da. Zein ezberdintasun aurkitu dituzu lehenengoarekin alderatuta? Zein ikaspen utzi zizkizun iazkoak?
Ezberdintasun aipagarri bat dago iazkoarekin alderatuta. Iaz parte hartu nuen modalitatean haimetan egiten genuen lo. Aurten lehiatu dudan modalitateak Adventure du izena, eta lurrean egin dugu lo, haimarik gabe. Norberak eraman behar ditu beharrezko gauza guztiak etapak egiteko, eta soilik kutxa batean sartzen diren gauzak eraman ditzakezu. Aurten, gainera, ez genituen mekanika eta fisioterapia zerbitzuak. Matxurak, adibidez, guk konpondu behar genituen eramandako materialarekin. Fisioterapiarik ez genuenez, masajerako pistola bat eraman dut.

Iaz urduriago egon nintzen, ez nekielako zer aurkituko nuen. Esperientzia izatea garrantzitsua da, eta aurten askoz lasaiago hartu dut dena. Banekien nola ibili behar nuen hondarraren gainean, eta banekien nola zaindu behar nintzen birusen aurrean. Oso pozik eta lasai etorri naiz egin dudanarekin, dena oso ondo atera da.

Nola joan zaizu lehiaketa?
Adventure mailan 18 lagun ginen, eta soilik bi emakume. Ni haren aurretik sailkatu nintzen. 18 horietatik 13. edo 14. izan nintzen, ez dago batere gaizki. Baina kategoria bat sortzeko gutxienez bost pertsona behar dira, eta gu soilik bi emakume ginen Adventure modalitatean. Hortaz, ez da emakumeen kategoria sortu. Nik emakumeen Master Mailan lehiatu behar izan dut, eta laugarren izan naiz. Oso pozik nago emaitza horrekin.

Bigarren sailkatu zen emakumeak, gainera, bere trofeoa oparitu zidan. Esan zidan nik merezi nuela garaikurra, ez nintzelako lehiatu bere baldintza beretan. Oso polita izan zen, oraindik hunkitzen naiz gogoratzen dudanean. Ez nuen keinu hori espero. Emakume guztien artean 11. postuan sailkatu naiz, eta parte parte hartzaile guztietatik, 199. izan naiz, 420 ingurutik. Ezin naiz kexatu. Ez nintzen podiumera igo, baina trofeoarekin itzuli naiz.

Lagun batekin egin duzu lasterketa. Nolakoa izan da esperientzia harekin partekatzea?
Jende gehiagorekin ere joan gara, iaz ezagutu genituenak. Haiek asko lagundu gaituzte Adventure modalitatean aritzeko, aholku asko eman dizkigute. Nire lagunarekin urte pila daramatzat probak egiten. Asko ezagutzen gara, eta oso ondo moldatu gara. Pena izan da azken egunean gaixo jarri izana, baina lasterketa bukatzeko laguntza eman nion.

Zergatik egin duzu Titan Desert bezalako lasterketa bat?
Duela urte batzuk Skoda markaren egitasmo batean sartu nintzen beste antxotar batekin. Irabazten zutenek dortsal bat lortzen zuten Titan Desertean parte hartzeko. Ez genuen lortu, baina mundu horretan murgildu ginen. 2021ean dortsal bat lortu nuen Almeriako Titanerako. Asko gustatu zitzaidan, eta 2022an errepikatu egin nuen han. Iaz hiru lagun elkartu ginen, eta Marokon egon behar ginela erabaki genuen. Esperientzia oso ona izan zen.

Anekdota mordoa kontatu dituzu. Lasterketa bat baino gehiago da Titan Desert?
Han egoera ikaragarriak ezagutu ditugu. Altzako gizon bat ezagutu dugu. Beso bat falta zitzaion, baina gu bezala ari zen lehiatzen. Hor ikusten duzu pribilegiatuak garela. Istorio harrigarriak ezagutu ditugu, asko hunkitzen zaituztenak.

Nolakoa da basamortuan aritzea?
Proba honek duen berezitasunetako bat da nabigazioa egin behar duzula. Etapa gehienetan ibilbidea ematen dizute, baina bitan tarte batzuk utzi zituzten kilometro batzuez nabigatzeko. Puntu batzuk markatzen dizkizute, eta polita da ikustea nola batzuk leku batetik joaten diren eta beste batzuk kontrakotik. Soilik GPSak markatzen dizuna duzu, eta bide onena bilatu behar duzu. Terrenoa, gainera, ez da batere erosoa, eta teknika behar duzu bertan ibiltzeko.

Marokokoa da orain arte egin duzun lasterketa gogorrena?
Luzeena bada behintzat. Orain Vielhako (Katalunia) Pedals de Foc Non Stop lasterketa dut jomugan. Ultramaratoi bat da, mendian lehiatzen da, 200 kilometro baino gehiago dauzka, eta oso gogorra da. Uste dugu 17-18 ordutan egin dezakegula. Orain, mendiko bizikletarekin jarriko naiz berriz, ekaina hasieran Santikurutze Kanpezun (Araba) Eusko Bike izeneko proba baitut.

Nondik datorkizu txirrindularitzarekiko zaletasuna?
Nik betidanik egin dut kirola. Ama izan nintzenean korri egiten hasi nintzen, hemengo probetan parte hartuz. Asko gustatzen zait lehiatzea. Ondoren, mendian hasi nintzen, eta izugarri gustatu zitzaidan. Baina belaunean min hartu nuen, eta 40 urte bete nituenean, errepideko bizikleta bat oparitu zidan nire senarrak. Txirringa horri txispak atera dizkiot. Hortik urtebetera, 2018an, Quebrantahuesos lasterketa egin nuen. Ordutik, erronka ezberdinei heldu diet, lasterketak gustatzen zaizkidalako, eta proba asko egin ditut. 

Zein beste erronka dituzu?
Esan bezala, ekaina hasieran Eusko Biken izango naiz, eta ekaina bukaeran izango da Pedals de Foc Non Stop. Hortik aurrera etxetik gertu arituko naiz, eta Behobia-Donostia ere prestatu nahi dut. 2027rako dut erronka potenteena: Hegoafrikako Cape Epic lasterketa. Urruti da, eta garestia, baina buruan sartu zait, eta han egon nahiko nuke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.