Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Barruti batzarrak, herritarrengana gerturatzeko

Herritarren parte hartzea sustatu eta komunikazio zuzena indartzeko, udalak Barruti batzarrak egingo ditu maiatzetik ekainera, lau barrutietan.

Laura Ré, Teo Alberro eta Maitane Barrenetxea, Barruti batzarren aurkezpenean.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/05/16

Pasaiako Udalak apustu sendoa egin du herritarren parte hartzea sustatu eta komunikazio zuzena indartzeko helburuarekin. 2023an eratutako udal gobernuak “konpromiso argia” hartu zuen herritarrengandik hurbilago eta gertuago egongo den erakunde bat eraikitzeko. Konpromiso horri helduta, udalak Barruti batzarrak izeneko egitasmoa abiatuko du lehen aldiz, eta gaur aurkeztu dituzte iniziatiba berriaren ildo nagusiak Teo Alberro alkateak, Laura Ré Parte hartze zinegotziak eta Maitane Barrenetxea Parte hartze teknikariak.

Barruti batzarrak maiatzetik ekainera bitartean izango dira, eta batzar bana egingo da barruti bakoitzean. Bilkura horietan Pasaiako alkatea, Parte hartze zinegotzia eta barruti bakoitzeko alkateordea izango dira, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute. Batzarrek helburu bikoitza izango dutela adierazi dute gaur udal ordezkariek, bi norabide izango baitituzte. Alde batetik, udal gobernuak “bertatik bertara” aurkeztuko dizkie herritarrei martxan dauden proiektuak eta politika publikoak. Bestalde, udal ordezkariek herritarren beharrak, kezkak eta proposamenak jasoko dituzte.

Honakoa adierazi du Alberrok Barruti batzarren aurkezpenean: “Pasaia parte hartzaileago bati buruz hitz egitea ez da zaila, baina apustuak sendoa eta erreala behar du izan hitz hutsaletan ez dadin gera. Gure gobernuak konbikzio osoa du herritarrekin batera eraiki behar dela udal kudeaketa. Hori da gure apustua: entzutea, elkarrekin erabakitzea eta gardentasunez jardutea”.

Alkateak jakinarazi du “ezinbestekoa” izan dela eta izango dela parte hartze politikak gauzatzeko baliabideak sustatzea. Hori dela eta, egungo udal gobernuak etenda zeuden Alkateordetza zerbitzuak berreskuratu zituen eta parte hartze eta komunikazio teknikarien postuak sortu zituen, “informazio fluxu zuzena eta aberatsa” jaso dezaten pasaitarrek.

Laura Ré Parte hartzaile zinegotziak Barruti batzarren inguruko xehetasunak eman ditu: “Barruti batzarrak izango dira aurrerantzean, herritarren eta udalaren arteko harreman zuzena egonkortzeko tresna nagusienetako bat. Orain arte hainbat parte hartze prozesu egin ditugu: Aparkalekuaren Ordenantzaren idazketarako, Gure Zumardia diseinatzeko, San Pedroko kioskoaren etorkizunari buruzko erabakia hartzeko… Orain, ordea, egitura orokor eta iraunkorra sortzea da asmoa, halako prozesu espezifikoekin aurrera jarraituko badugu ere”.

Azkenik, Maitane Barrenetxea Parte hartze teknikariak batzarren egituraren eta edukien inguruko informazioa argitu du: “Esan bezala, alde biko interakzioa izango dute helburu batzarrek. Guztietan bloke orokor bat izango da, Pasaiari eta pasaitar guztiei eragiten dieten gai orokor edo zeharkakoen berri emateko. Eta, ondoren, espezifikoki eragiten dizkioten gaiak mahai gaineratuko dira batzarretan”. Esaterako, topoko obra edo Luzuriaga Antxon; saneamendua eta itsasgorak Donibanen; Nabarra Bouako garaje publikoak eta arrantza San Pedron; edota Azkuene Goiako baratzen proiektua eta Ziriza Trintxerpen.

Martxan dauden proiektuak eta politikak azalduta, herritarrek kezka, behar, proposamen edo iradokizunak helarazteko aukera izango dutela baietsi du alkateak: “Horren bidez, aurrez aurreko harremanak indartu eta gure bizilagunen berri modu zuzenean jasoko dugu”. Udal ordezkariek dei egin diete herritarrei batzarretara hurbildu eta parte har dezaten.

Barruti batzarren egitaraua

  • Hilaren 26an Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:30ean.
  • Hilaren 28an Antxoko Kultur Etxean, 18:30ean.
  • Ekainaren 3an Donibaneko Juanba Berasategin, 18:30ean.
  • Ekainaren 5ean San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.