Trenbide pasabidea ezabatzeak segurtasuna areagotuko duelako, pozik PSE-EE
Gaztañoko oinezkoen eta autoen pasabidea kentzeko proiektua idazteko esleipena, "berri ona" dela esan du alderdi sozialistak.
Isaac Palencia eta Almudena De la Torre Gaztañoko topoko trenbide pasabidearen aurrean.PSE-EE Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarrian Sailak, Eusko Trenbide Sarearen (ETS) bitartez iragarri zuen astelehenean Gaztañoko oinezkoen eta autoen pasabidea kenduko duela. Donostia-Hendaia arteko bidean bakarra da. Hala, proiektua idazteko esleipena jada egina duela esan zuen ETSk. Berria “oso modu positiboan” baloratu du orain alderdi sozialistak eta komunikabideetara helarazitako prentsa ohar bidez esan du udalerriaren “segurtasuna hobetzeko” gako izango dela.
Eusko Jaurlaritzak egindako urratsak, “udalaren aurreikuspen falta” agerian utzi duela adireazi du Isaac Palencia sozialisten bozeramaileak, “hegoalde bideak, udalaren eskumena, 2004ko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean txertatu zen. Proiektu hori aurrera eramateak konektibitatean eta trafiko fluxuan hobekuntza nabarmena suposatuko lukeen, baita zenbait auzoetan bizilagunek duten mugikortasun zailtasunerako irtenbide bat. Poriketu honetan aurrera egin ez izanak, agerian utzi du tokiko planifikazioak dituen gabeziak”.
