Euskal Herriko pala txapelketa azken txanpan sartu da
Lehiaketako finalak ekainaren 14 goizean –larunbata da– jokatuko dituzte. Emakumezkoen zein gizonezkoek partidak jokatuko dituzte.
Zutik: Urreaga, Arregi, Toledo epailea, Polaina eta Larretxea. Makurtuta: Arbelaitz, Aritzmendi, Etxeberria, Zabala. Pasa den asteburuan Euskal Herriko pala txapelketako beste zortzi kanporaketa jokatu zituzten; tartean bi bikote oiartzuar aritu ziren. Markos eta Bereziartuak osatutako bikoteak 25 – 15 irabazi zioten Iraola eta Gonzalez tolosarrei, eta finalerdietarako sailkatu dira. Bestetik, Arizmendi eta Arbelaitzek 17 – 25 galdu zuten Zabala eta Etxeberriaren aurka, eta txapelketatik kanpo geratu dira.
Txapelketako finalak ekainaren 14an izango direla iragarri dute antolatzaileek, eta, zehazki, emakumeen maila irekiko partidak eta gizonezko lehen, bigarren zein hirugarren mailako partidak jokatuko dituztela zehaztu dute.
Jarraian, asteburuko emaitzak:
3. maila
- Arregi-Urreaga 13 – 25 Polaina-Larretxea
- Aritzmendi-Arbelaitz 17 – 25 Zabala-Etxeberria
- Markos-Bereziartua 25 – 15 Iraola-Gonzalez
2. maila
- Asiain-Ibarra 25 – 23 Salbador-Salbador
- Elizegi-Merindano 25 -24 Gurrutxaga-Conde
- Ubeda-Agirre 25 – 21 Zabala-Arruti
- Zubiria-Aldalur 25 – 07 Luixa-Etxeberria
1. maila
- Inda-Martikorena 14 – 25 Aizpuru-Epelde
