Gure Eskuren 'Herri libre bat' mobilizaziora joateko, autobusak
10:00 eta 15:30ean irtengo dira autobusak ikastolatik. Txartelak salgai daude dagoeneko Garmendi txokolategian hamabi euroren truke.
Ekainaren 7an egingo da Bilbon Gure Eskuren Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki mobilizazio nazionala, eta Oiartzundik Bilbora joateko autobusak antolatu dituzte. Bi autobus izango dira, bata goizean eta arratsaldean bestea, eta 12 euroko prezioa dute.
Goizeko autobusa 10:00etan aterako da ikastolako aparkalekutik; arratsaldekoa, berriz, 15:30ean, eta leku beretik irtengo da.
Itzulerako autobusak mobilizazioa amaitzean abiatuko dira. Autobuserako txartelak salgai daude dagoeneko Garmendi txokolategian.
Ekainaren 7ra bidean, zenbait hitzordu antolatu dituztela jakinarazi du Oiartzungo Gure Eskuk:
- Hilak 23. Elastikoa eta autobus txartela eskuratzeko mahaia plazan, 18:00 – 20:00.
- Hilak 25. Larrunera martxa.
- Hilak 31. Konferentzia subiranista Ficoban. Izena emateko eta informazio gehiagorako egin klik hemen.
- Hilak 31. Sagardo egunean herri argazkia. 17:45, Oiartzungo plazan.
- Hilak 31. Elastikoa eta autobus txartela eskuratzeko mahaia plazan, 16:00 – 20:00.
