Emergentziei aurre egiteko ikastaroaren hurrengo saioa, bihar
Osasun larrialdiez gain, egunerokoan gerta daitezkeen zenbait egoerari nola aurre egin ere landuko dute saio praktikoan.
Bizi-lagun taldeak emergentziei aurre egiteko ikastaroaren saio bat emango du bihar –hilak 21, asteazkena– 18:00etan, Landetxen.
60 pertsonentzako lekua dago saio horietan, eta bihotz geldialdi baten aurrean nola erantzun landuko dute; zehazki, egoera horiek nola atzeman, masajea nola eman eta desfibriladorea nola erabili ikasiko dute parte hartzaileek.
Hala ere, sute baten aurrean eman beharreko lehen pausoak zein diren, su itzalgailu bat nola erabili edota errepidean egunerokoan ematen diren larrialdi ohikoen aurrean zein pauso eman ere aztertuko dute saio praktikoan.
Edukiera mugatua denez, sarrerak eskuratu behar dira webgunean edota Landetxeko leihatilan izena emanda.
