Ohorezko jubenilak Euskal Ligan lehiatuko dira berriz
Intxurreren aurka 5-0 irabazita, liga irabazi du talde oiartzuarrak. Hurrengo denboraldian Euskal Ligan ariko dira.
Igandean jokatu zuen Oiartzunek Gizonen Ohorezko Jubenil Mailako Igoera faseko azken partida Intxurreren aurka, eta 5 – 0 irabazi zion Oiartzunek Alegiako taldeari.
Lehen zatia borrokatua izan zen, baina deskantsuan indarrak hartu eta bost gol egin zituzten. Partida irabazteaz gain liga ere irabazi du taldeak, eta ondorioz, Euskal Ligan lehiatuko dira hurrengo denboraldian.
Golak Harriet, Ander, Garmen, Korta eta Pardok sartu zituzten.
