Bihar hasiko da VIII. Gora Herriak
Hilaren 22tik ekainaren 7ra bitartean, Gora Herriak jaialdiaren VIII. ekitaldia egingo da Donibanen, Bixi-Bixik antolatuta. Aurten Amerikara begira jarriko dira.

Hilaren 22tik ekainaren 7ra bitartean, Gora Herriak jaialdiaren VIII. ekitaldia egingo da Donibanen, Bixi-Bixi elkarteak antolatuta. Gora Herriak internazionalismoa ardatz duen kultur hamabostaldi bat da. Aurten Abya Yalara bidaiatuko dute sanjuandarrek. Abya Yala Amerikako jatorrizko herriek euren kontinentea izendatzeko darabilten izena da, eta haiei keinu egingo diete aurtengo kultur hamabostaldian. Bihar Abya Yala: aniztasuna eta erresistentzia izeneko hitzaldia jasoko du Kultur Aterpeak, 19:00etan. Garabide elkarteko Jon Sarasua eta Yuma Forero antropologoa izango dira hizlariak. Gainerako ekitaldiak, jarraian:
Gora Herriak 2025
Hilak 22
- 19:00: Hitzaldia: Abya Yala: Aniztasuna eta erresistentzia. Kultur Aterpean.
Hilak 27
- 19:00: Hitzaldia: Nasa herria: Hizkuntza biziberritzea. Kultur Aterpean.
Hilak 29
- 19:00: Hitzaldia: Amalurra: Emakumeen lidergoak Guatemalako Maia q’eqchi komunitatean. Kultur Aterpean.
Hilak 30
- 19:00: Hitzaldi-ikastaroa: Jatorrizko herrien mundu ikuskeraz. Kultur Aterpean.
Hilak 31
- 18:00: Bertsolaritza: Kontu Kantari, Beste fauna aunitz. Juanba Berasategin.
Ekainak 2
- 19:00: Hitzaldia: Mugaz gaindiko herriak. Kultur Aterpean.
Ekainak 4
- 19:00: Hitzaldia: Dekolonizazioa herri kolonizatu honetan. Kultur Aterpean.
Ekainak 6
- 21:30: Musika: Ingot eta Olloki taldeak. Meipin.
Ekainak 7: azken jai handia
- 12:30: Kalejira Santiago plazatik. Uztaritzeko Ihauteriak eta Ekuadroko Diablada de Pillaro.
- 13:30: Elezaharrak, kantuak eta kontuak ikuskizun ibiltaria.
- 14:30: Herri bazkaria Meipin.
- 17:00: Ekitaldi nagusia Meipin.
- 18:00: Kontzertua: Kolonbiako Ritmo Forastero Meipin.
- 18:30: Ustaritzeko Ihauteriak Meipin.
- 19:15: Ekuadorko Diablada de Pillaro Meipin.
- 20:00: Musika: Hija del Nopal DJa.