Aniztasuna kozinatuz sareak josi dituzte
11 kolore jaialdiaren barruan Familia Lagunekin Su Artean iniziatiba egin zuten atzo Elkarrekin Kooperatiba Txikiak eta Errenteriako Udalak antolatuta Gau Txori elkartean.
Familia lagunekin su artean iniziatiba egin zuten atzo.familia Lagunak 11 kolore jaialdiaren barruan Familia Lagunekin Su Artean iniziatiba egin zuten atzo Elkarrekin Kooperatiba Txikiak eta Errenteriako Udalak antolatuta Gau Txori elkartean. Emaitza askari bat izan zen. Horren aitzakian lanketa erraldoia atzean: Kultura eta jatorri ezberdinetako bizilagunen arteko topagunea sortzea elkar ezagutzarako, sareak sortzeko, udalerriko bizitzan parte hartzeko, eta hainbat jatorritako sukaldaritza jakintzan abesrasteko.
Ukrainiako vinegret, Venezuelako haragi arepak eta Euskal Herriko samingoxo eta sagar tarta izan zituzten sari bertaratu ziren 62 lagunek.
