
11 kolore jaialdiaren barruan Familia Lagunekin Su Artean iniziatiba egin zuten atzo Elkarrekin Kooperatiba Txikiak eta Errenteriako Udalak antolatuta Gau Txori elkartean.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren barruan joaneko partidak jokatuko ditu Errenteriak larunbatean. Debako Aldats pilotalekuan dute hitzordua.

Andrearriaga bidetik Usategietara doan Maldaburu herri bidea konpontzeko lanetarako 120.000 euroko inbertsioa egin du udalak.

Hiru otxote berrik hartuko dute parte igandean egingo duten Errenteriako Otxote Topaketaren XIV ekitaldian.

Pasaia Itsas Festibalaren data ezagutarazi dute gaur. Itsas kultur ondarea sustatzen duen jaialdiaren laugarren ekitaldia izango da datorren urtekoa.

Orereta Ikastolak antolatu du Blaitu Erronka Euskaraldiaren barruan.

Listorretako eremuan, Bizarain mendiaren hego magalean eta Kutarron jarri ditu seinaleak udalak.

Itziar Alvarez ile-apaindegiak irabazi du Euskaparate lehiaketako eskualdeko saria. Jardueraren hirugarren edizioa izan da aurtengoa.

Tiratzaile sanpedrotarra eta June Ruiz taldekidea Espainiako eskrima txapeldun izendatu dira Kadete Mailan, Sorian jokatutako txapelketan.

Gipuzkoar erako Gazte Mailako VII. Aurresku Txapelketa jasoko du herriko antzokiak, A eta B sailetako dantzariena.

Erromeria Egunaren 25. urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatzen ari da Ereintza urtean zehar.

Larunbatean hasiko dira 2025eko traineruen lehia ofizialak, Mutrikuko Banderarekin. Ekainaren 1ean, Orion, Gipuzkoako Txapelketa.

Hilaren 23tik 25era bitartean, Meipi auzoko jaiak ospatuko dira, eta festek trafiko aldaketak eragingo dituzte barrutian.

Gaztañoko jaiek badute irudia egitaraurako zein kamisetarako. Egitaraua ere prest dute, eta lehenengo egunekoa zabaldu dute dagoeneko.