Herriartekoan titulua berriro lortzea du helburu Errenteriak
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren barruan joaneko partidak jokatuko ditu Errenteriak larunbatean. Debako Aldats pilotalekuan dute hitzordua.
Errenteriako taldea Agustina Otaola pilotalekuan.Errenteriako taldea. Gipuzkoako Herriarteko txapelketa hasiko du Errenteriak paleta eta pala motzean. Larunbatean, hilaren 24an jokatuko dituzte joaneko partidak Debako Aldats pilotalekuan, 18:00etan. Indartsu dator Deba final laurdenetan lehiatik kanpo utzita Azpeitia, 4-0 irabazita. Azken horrek talde hobetu du eta partida gogorrak aurreikus daitezke.
Errenteriako taldean Abel, Ruben, Yorel, Eskisabel eta arregi ariko dira, eta aurreko denboraldian irabazitako titulua berriro lortu nahi dutenez gogorretik ariko dira bostak.
Errenteriak 11 alditan hartu du parte txapelketan eskuzko modalitatean, eta 33 aldiz paleta eta pala motzean; gomazko paleta modalitatean bostetan aritu dira etxekoak. Denera 49 parte hartze izan ditu Errenteriak eta bost titulu erdietsi horietan jarraian 1991 eta 1995 urteen artean; pala motza eta paletan 2022 eta 2024an lortu zituen tituluak.
