Itsaso eta Hegoa Lopez Blaitu Erronkaren irabazleak
Orereta Ikastolak antolatu du Blaitu Erronka Euskaraldiaren barruan.
Erronkaren irabazleak saria eskutan dutela.Orereta Ikastola Orereta Ikastolak antolatuta Euskaraldiaren barruan egin duten Blaitu Erronkak baditu irabazleak. Itsaso eta Hegoa Lopez izan dira garaileak. Parte hartzaileek herriko zortzi eremutan jarritako QR kodeak aurkitu, bertan proposatutako proba egin eta ondoren argitu zuten zeregina. Hala, Euskaraldiaren kanta dantzatuz bideoak grabatu eta bidaltzea zuten egitekoa, denen artean bideoklip berria egiteko.
Saridunak ezagutzera eman ditu Orereta Ikastolaqk, bauta bideoklipa zabaldu ere. Pizk azaldu da, gainera, emaitzarekin, “emaitza ederra lortu dugu guztion artean”.
Donostiako Mitologik ihes gelarako biost lagunentzako bonoa eskuratu dute irabazleek.
Orereta Ikastolak eskerrak eman dizkie erronkarekin bat egin duten guztiei baita deia egin ere: “Biba zuek! Jarrai dezagun egunerokoan ahobizi eta belarriprest izaten! “.
