Kalejira txistu doinuekin Ereintza dantza taldearekin
Erromeria Egunaren 25. urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatzen ari da Ereintza urtean zehar.
Erromeria Eguna aurten. Ereintza Dantza Taldeak antolatzen du azken hori ere. Ereintza Dantza Taldeak kalejira eging du larunbatean Ereintzako Txistulari taldeak lagunduta. Ekintza, Erromeria Egunaren 25. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan antolatu du dantza taldeak.
12:00etan abiatuko dira Ereintzaren egoitzatik eta herriko kaleak zeharkatuta, Zumardian bukatuko dute photocal txiki batekin.
Ereintzak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera eta Erromeria Egunerako girotzen hastera.
