Markel Amat, Espainiako eskrima txapeldun
Tiratzaile sanpedrotarra eta June Ruiz taldekidea Espainiako eskrima txapeldun izendatu dira Kadete Mailan, Sorian jokatutako txapelketan.
Markel Amat sanpedrotarra eta June Ruiz hernaniarra Espainiako Kadete Mailako eskrima txapeldun izan dira, Sorian jokatutako txapelketan. Fortuna taldeko tiratzaileek beren faborito izaera argi utzi zuten, eta txapelketa bikaina osatu ondoren, bere egin dute urrezko domina. Amat Jose Antonio de Andres tiratzailearen aurka nagusitu zen finalean, 15-8ko markagailuarekin. Ruizek, aldiz, Ines Higuera madrildarra menperatu zuen finalean (15-7).
Biak ala biak banakako Espainiako txapeldun izendatu dira. Ruizek, baina, beste domina bat lortu zuen, zilarrezkoa zintzilikatu baitzuen taldeko txapelketan, Maialen Arin, Illari Pique eta Lorena Irisarrirekin batera. Amatek eta Ruizek emaitza bikainak erdietsi dituzte, Gipuzkoako eskrimaren maila puntakoa dela argi utziz.
