Antzerki, jolas eta musikarekin ospatuko dute Urmendi Eguna
Igande honetan –maiatzak 25– ospatuko dute Urmendi Haur Eskolako Eguna, 10:30ean hasita. Besteak beste, talo, fruta eta aurpegi margoketa txokoak jarriko dituzte.
Igandean –hilak 25– ospatuko dute Urmendi Haur Eskolako Eguna, eta sarea osatzen duten haur, familia eta irakasleak elkartuko dira goiza elkarrekin pasatzeko; 10:30etik 13:00etara antolatu dute egitaraua.
Ez haurrek ez inork, ez dute aspertzeko betarik izango, antzerkiaz eta musikaz zuzenean gozatzeko aukera izango baitute bertaratzen direnek.
Era berean, talo, fruta, sormen eta aurpegi margoketa txokoak ere jarriko dituzte txikienentzat.
Antolatzaileek Urmendi haur eskolako zein inguratu nahi duen herritar oro gonbidatu dute ekitaldira.
