Erraldoi ertainak dantzatzen ikasteko akademia, gaur
Gaur –hilak 23– izango da erraldoi ertainak dantzatzen ikasteko akademia. 18:00-20:00 artean izango da, Haurtzaro ikastolako jangelan.
Erraldoi ertainak@oiartzungo_erraldoiak Gaur, hilak 23, ostirala, Oiartzungo Erraldoien konpartsak erraldoi ertainen entsegua izango dela jakinarazi du sare sozialen bidez.
9 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da, eta arratsaldeko seietatik zortzietara iraungo du ikastaroak, Haurtzaro ikastolako jangelan. Antolatzaileek adin tarte horretako gaztetxoak animatu dituzte bertaratzera.
Bertaratzeko edota edozein zalantza argitzeko helbide elektronikoa eta 688 81 98 44 zenbakia helarazi dituzte.
