Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Euskaraldia

Euskarak jositako anitzen komunitatea xede

Hizkuntza harrera mahai gainean jarriko du Lau Haizetarak, euskarari zentralitatea emateko. Sinistuta dago bizilagun anitzen komunitatean inklusiorako tresna dela.

Lau Hazietara Euskaltzaleon Topaguneko zenbait kide, solasaldiaren afixarekin.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2025/05/23

Bi urteko gogoeta prozesua egin du Lau Hazietara Euskaltzaleon Topaguneak hizkuntz harreraren gainean, eta txikitik handira egindako proposamenarekin dator orain: hizkuntza harreraren gaineko solasaldia antolatu du datorren ostegunerako, hilak 29, 18:30ean Joxepa Antoni Aranberri anitzenearen hirugarren solairuan. Etorri berriak diren bizilagunei, zein bertan bizita ere euskara urrun duten horiei euskara eta euskararen mundura hurbiltzeko saioa izango da, harreragileengan edo gauza bera dena, euskal hiztunongan eraginda. Izan ere, horiei begirakoa da larunbateko solasaldiaren lehen atala; bigarrenean, harrera jaso duten eta euskarara gerturatu diren zenbaitek parte hartuko dute.

Buru-belarri ari dira solasaldirako dena ontzen zein aurreko lanketan inplikatuta Lau Hazietarako Mikel Azkarate, Amaia Atxukarro eta Mikel Garin. Gogoetatzen eta batez ere, udalerrian «zerbait eragin nahian» ari dira. Antolatu duten saioak alderdi ez formaletik eragin nahi duela azaldu du Azkaratek: «Etorri berria den familia baten seme-alabak kirol elkarte batera jotzen badu, harrera nola egiten zaion pertsona horri, zein hizkuntzatan egiten duten aztertuko dugu, maila pertsonala eta kolektiboa landuko ditugu fokua nagusiki alderdi ez formalean jarrita».

Hausnarketari ezinbestekoa iritzi diote hirurek. «Udalaren aurtengo datuen arabera, gaur egun herritarren %17k Espainiako estatuko jatorria du, eta gehienek ez dute euskara; estatu kanpotik heldutakoak dira %15. Proiekzioa da datozen urteetan etorrera hori gero eta handiagoa izango dela, eta euskara gabe etorriko dira. Nola egingo dugu euskara haiengana hurbiltzeko? Euskara biziberritu nahi duen hizkuntz komunitate gutxitu bat nola hurbildu pertsona horiengana, eta nola txertatu pertsona horiek euskararen biziberritzean?». Hori dute erronka, potoloa. Iniziatibaren atzean Lau Haizetara eta hainbat eragile elkarren eskutik, argi baitute koordinatuta joan behar duela lanak porturatuko badute, «udalarekin eta komunitatean lanean diharduten kultur, kirol, aisialdi talde, ikastetxe eta norbanakoak ere ezinbestekoak dira».

Ez da nolanahikoa helburua, baina umiltasunetik aitortu dute eurena ekarpena baino ez duela izan nahi parez pare den errealitate baten aurrean gogoetatzeko.

Biztanleriaren jatorriaren diagnosia

Udalaren azken diagnosiaren arabera —aurten egina da— Errenteria-Oreretak dituen 39.614 biztanleetatik %23,7 da bertan jaioa; %42,5 Gipuzkoako beste udalerrietan jaioa da; eta %2,4 Euskal Herriko beste udalerrietan jaiotakoa.

%17 Espainiako estatuan jaiotakoa da; %2,4 Europako beste estatuetan; %8,9 Amerikan; %2,6, Afrikan; eta %0,6 Asian. Euskal Herrian jaiotakoak, beraz, %68,5 dira; %17 Espainiako estatuan; eta %14,5 Espainiako estatutik kanpo.

Bide horretan denak direnez beharrezko, ate joka hasia da euskara elkartea eragileekin asmoa partekatzeko. «Beharrezkotzat jo dute hausnarketa, eta eragile ezberdinen arteko saretzea garrantzitsua dela esan digute», azaldu du Atxukarrok. Harrera nola egiten den gaur egun aztertuko dute saiora bildutakoek, «hizkuntzak zein paper jokatzen duen ikusteko. Euskaraz aritzeko oztopoak ditugunean, edota aurreiritziengatik egiteko hautua baztertzen dugunean egoera iraultzeko tresnak landuko ditugu». Saioan eskarmentu handia duen Julen Aranguren Zarauzko Udaleko Inmigrazio teknikariak hartuko du parte. Bi hamarkada daramatza hark gaiaren gainean lanean: «Aditua eta aritua da, eta berak Zarauzko esperientziaren berri emango digu, baita bertan erabilitako tresna edo gakoak azaldu ere, ahaztu gabe, herri bakoitzak bere errealitatea eta ezaugarriak dituela».

Argi azaldu du Garinek ez dutela eurek «erantzun magikorik» euskarari zentralitate hori nola eman asmatzeko: «Hausnarketa sortzea da helburua. Solasaldira gerturatuko diren gehienak euskaldun kontzienteak izango direla uste dugu, kezkaz bizi dutenak euskararen egoera, eta aktiboki zer edo zer aldatzeko gogoz daudenak»,

Lau Haizetaratik kezkaz eta ilusioz ari direla ere adierazi du. «Kezkaz, euskarak bizi duen egoerarengatik; ilusioz, sinistuta gaudelako euskara izan daitekeela bizilagun anitzez osatutako komunitate honetan inklusiorako bitarteko bat. Ez dakigu, ordea, nola. Eta hori da solasaldian denon artean josi nahi duguna».

Zalantzarik ez du Garinek: «Oso anitzak gara, baina euskara, denok partekatzeko moduko tresna da. Horretan sinistu behar dugu, eta hori egi bihurtzeko modua bilatu. Euskaldunak garen aldetik, gu geu gara hori horrela izan dadin interes handiena dugunak». Bide horretan, etorri berriek euskararen aldeko urratsa egitea ezinbesteko jo du, eta lehenik euskal hiztunek pausua ematea gako dela uste du Atxukarrok: «Harreragilearen figura oso garrantzitsua da. Guregana, euskarara gerturatzea nahi badugu, beraiena ere badela sentitzea nahi badugu, gu gerturatu beharko gara, ongietorriak zarete esan, gutako batzuk zarete». Ingurumari horretan sortuko dela akaso «euskara eta euskal munduarekiko lotura emozionala» erantsi du Garinek, «horretarako oztopoak ezabatu, gure erosotasun eremuetatik atera eta ireki egin beharko dugu. Hor dago erronka».

Ekitatearen kontzeptua aipatu du Azkaratek. Ezinbestekoa dela dio: «Etxebizitzak alokatzeko arazoak, edota soldatetan aldeak daude migratzaileen kasuan. Gu berri bat egitera bagoaz, baldintza beretan egin behar dugu». Hizkuntzarekin batera, beraz, ekitatea ere lantzeko deia Lau Haizetararena.

Solasaldian parte hartzeko hamaika arrazoi direla diote. Migrazio prozesuekin Euskal Herriak oro har, eta Errenteria-Oreretak izango duen aldaketari begira jarri beharra da arrazoietako bat haientzat: «Garrantzitsua da guretzat identitatea dugulako jokoan, baita gu berri bat izateko aukera ere», dio Azkaratek; aniztasunari erreferentzia, berriro, Garinek: «Herri hau anitza da, bazen aurretik, eta izaten jarraituko du. Aniztasun horretan lortu behar dugu euskara izatea ardatza eta funtsezko elementua ertz guztietan».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.