Lau eguneko egitaraua izango dute San Joan kaleko jaiek
San Joan kaleko batzordeak iragarri du aurten ere ospatuko dituztela jaiak. Bizilagunen artean bideo bat osatu dute.
San Joan kaleko batzordeak iragarri duenez, aurten ere ospatuko dituzte San Joan kaleko jaiak. Oraindik ez dute gauza askorik iragarri, baina batzordeak HITZAri aurreratu dio lau eguneko egitaraua izango dela aurtengoa.
Bizilagunen artean bideo bat osatu dute jaiak iragarriz, eta ekainaren 21a seinalatu dute egutegian.
