'Metraiak' lehiaketako hiru lan hautatuak jakinarazi dituzte
'Bidean', 'Arditurri' eta 'Ardiek jakingo dute' dira lan hautatuak. Ekainaren 8an aurkeztuko dituzte, Landetxen.
Hautatuko lanak@ogsmetraiak Oiartzungo Gazte Sortzaileek antolatuta, hirugarrenez ari dira egiten Metraiak Film Labur Lehiaketa, eta dagoeneko jakinarazi dute zein diren Landetxen aurkeztuko dituzte hiru film laburrak: Bidean; Aditurri eta Ardiek jakingo dute.
2024-25 ikasturtean sortutako lanak baino ezin ziren aurkeztu txapelketara, eta lan taldea 18 eta 35 urte arteko gazteek osatutakoa izan behar zen, nahitaez. Lanek, bestalde, euskaraz edota mutua izan behar zuten.
Ekainaren 8an aurkeztuko dituzte lanak, 19:30ean, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.
