Kontsultatu Euskal Herriko pala txapelketa irekiko emaitzak
Asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak, eta bikote oiartzuarren artean Markos eta Aizpuruk dute soilik finalean izateko aukera.
Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia azken txanpan sartu zen duela aste batzuk; ondorioz, gero eta gutxiago geratzen da lehiaketa bukatzeko. Are, datorren asteburu honetan finalerdiak jokatuko dituzte, eta finala, berriz, ekainaren 14an.
Txapelketan parte hartu duten bikote oiartzuarren artean soilik Markos eta Bereziartua iritsi dira finalerdietara, beraz, horiek baino ez dute finalean egoteko aukera. Haatik, jokatutako azken partidan Bereziartua lesionatu egin zen, eta bere ordez Oinatz Aizpuruk jokatuko du Polaina eta Larretxea bikotearen aurka larunbat arratsaldean.
Hona hemen pasa den asteburuko partiden emaitzak.
- Arrizabalaga – Lizarrralde 23 / 25 Loidi – Dagerre.
- Etxabe – Cabaleiro 12 / 25 Esoain – Izeta.
- Arregi – Huegun 13 / 25 Iriarte – Garbisu.
- Aritzmendi – Arriaga 25 / 15 Zabala – Arrizabalaga.
- Goitia – Goitia 0* / 25 Zabala – Etxeberria.
- Arizabalo – Rekondo 25 / 10 Mitxelena – Arzallus.
- Txapei – Txapei 15 / 25 Altzuri – Irastorza.
