Oiartzungo erraldoiek egingo dituzten irteerak jakinarazi dituzte
Antton, Esteban, Joxepa eta Kattalinek ekainetik aurrera egingo dituzten irteerak zerrendatu ditu Oiartzungo Erraldoien konpartsak.
Oiartzungo erraldoien konpartsak Antton, Esteban, Joxepa eta Kattalinen hurrengo irteerak zein izango diren jakinarazi du. Gainera, herritarrak deialdi horietara bertaratzera deitu dituzte.
Hona Oiartzungo erraldoien irteerak:
- Ekainak 14, ostirala. Ergoien (Oiartzun).
- Ekainak 21, larunbata. Donibane Lohizune (Lapurdi).
- Abuztuak 2, larunbata. Oiartzun.
- Abuztuak 4, astelehena. Oiartzun.
- Abuztuak 6, asteazkena. Oiartzun.
- Irailak 6, larunbata. Gurutze (Oiartzun).
Irteera gehiago egingo dituztela aurreratu dute, baina oraindik ez dituzte hitzordu horiek zehaztu.
