Alaitz eta Maider, Gure Esku mugimenduaren 'Imajinatu libre' abestian
Gure Esku mugimendu herritarrak 'Imajinatu libre' abestia kaleratu du, eta oiartzuarrek Gozategi eta Sua Enparantzarekin batera hartu dute parte.
Gure Esku-ren Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki mobilizazioaren atarian, Gozategik, Alaitz eta Maiderrek eta Sua Enparantzak Imajinatu libre abestia egin dute.
Ekainaren 7an Bilbon egingo dute mobilizazioa –La Casilla, 17:30ean–, baina egun osoko egitaraua ere aurkeztu dute.
Santiago plaza
10:30. Harri Kamishibai ipuin kontalaria.
11:30. Porrotx, Marimotots eta Zapotxin.
12:30. Ondalan erraldoien kalejira.
12:45. Bertso saioa: Aissa Intxausti, Alaia Martin, Aner Peritz, Ekhiñe Zapiain, Irantzu Idoate eta Nerea Ibarzabal.
Plaza Barria
11:30. Euskal Ardi moztaileen elkartearen ikuskizuna.
11:30. Herri kirolak. Jasoka herri kirol taldea eta Harrizulatzaileen ikuskizuna.
13:00. Castellersak: Euskal Herriko Castellersak eta Colla Castellera Sagals D’osona.
Unamuno plaza
13:00. Erromeria txistularien laguntzaz.
Alde zaharrean zehar
Txistulariak, albokariak eta trikitilariak.
Zabalburu plaza
16:30. Walo BD danborjoleak.
Zamudioko ataria
11:00-14:00. Gizarte eragileen azoka eta taloak.
La Bolsatik
20:00. Bilbo Kantari
Bira kultura
20:00. Iratzar erromeria
