Abian diren lanak ondo baloratu, baina xehetasunak eskatu dituzte Gaintxurizketako bizilagunek
Autobus publiko geltokien era bidegorriaren gaineko azalpenak eskatu dituzte auzokideek.
Gaintxurizketako lanen egungo itxura.Gipuzkoako Foru Aldundia Abian dira Gaintxurizketatik igarotzen den Gi-636 errepidearen oinezkoen eta bizikletazaleen segurtasuna bermatzeko lanak. Gaur gauean behin-behineko pasarelaren goialdeko zatia dira jartzekoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Horregatik gaurko (asteartea) 22:00etatik biharko (asteazkena) 06:00ak arte errepide hori, Lanbarrenetik Gaintxurizketako biribilgunera, itxita izanen da. Bizilagunek lanak abian izatea baikor baloratu dute, baina “argitasuna” eskatu dute, hainbat gairen gaineko xehetasun eske ari dira. Izan ere, orain artekoak “aurrera urrats onak” direla baieztatu dute, “baina beharrezkoa da obra guztia bukatzean azpiegitura osatua eta funtzionala izatea”.
Egoki iruditu zaie bizilagunei behin-behineko pasabidearen muntatzea, “baina iraunkorra ere egin behar da”, zehaztu dute. Behin betiko konponbiderantz iristeko lan batzuk falta direla uste dute, tartean, autobus publiko geltokien gaineko kezka azaldu dute: “Autobus horiek nola jarraituko duten jakinaraztea mahi dugu: pasatu ahal izango den ala ez, eta nola eragingo duen horrek garraio publikoaren funtzionamenduan”.
Bidegorria ere nahi dute bizilagunek, eta hori nola planifikatuko den jakinaraztea eskatu dute, “segurtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko”.
