Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Maddi Goikoetxea Juanena eta Jon Gil Barreiro, Inspira Gazteak sarietako finalisten artean

Sari banaketa ekainaren 26an egingo dute Tolosako Topic museoan.

Maddi Goikoetxea Juanena eta Jon Gil Barreiro hamabost finalisten artean.Eitb.eus
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/28

Inspira Gazteak, Kutxa Fundazioak antolatzen dituen sarietako finalistetako bi dira Maddi Goikoetxea Juanena eta Jon Gil Barreiro errenteriarrak. 120 proposamenetik gora jaso dituzte aurten eta horien artetik hamabost onenak aukeratu. Irabazleak, bost izango dira guztira; ekainaren 26an Tolosako Topicen egingo duten sari banaketan ezagutaraziko dituzte, eta 15.000 euro jasoko dituzte bere konpromisoarekin lotutako ibilbidearekin jarraitu ahal izateko.

Gizarte antropologia eta antzerkia ikasi ditu Goikoetxeak. 2020an itzuli zen Mexikotik Euskal Herrira, eta ordutik hezkuntza, osasuna, garapenerako lankidetza, euskalgintza eta kultura arloetan aritu da lanean tailerrak emanez eta proiektuak garatuz hainbat eragilerekin elkarlanean.

Bere ibilbidean nabarmentzekoak dira 2023an Martutene espetxean ziren emakume presoekin egindako Emakume sortzaileak barroteen atzean iniziatiba edo EHAZErekin batera Euskal Herriko antzerki eskolen inguruan egindako ikerketa eta ondorengo argitalpena: Ura jaten: antzerkia, prestigio soziala eta prekarietatea Euskal Herrian.

Gilek konpromisoari eta gizarte eraldaketari lotuta du ibilbidea. 16 urterekin hasi zen komunitate partaidetzan eta benetako jauzia Gurutze Gorrian hastea erabaki zuenean egin zuen duela hamarkada bat. Ordutik erakunde horretako hainbat kargutan aritu da, baita zuzendari ere, eta hainbat udal aholku kontseilutako kide ere bada.

Hitzetatik Ekintzatara iniziatibaren hirugarrena, udalerrian

Bestalde Kutxa Fundazioak abiatutako Hitzetatik Ekintzetara iniziatibaren hirugarrenak Errenteria-Oreretan hartuko du lur. Ekainaren 1ean bizi oholtza emanaldia ikusteko aukera izango da Herriko Plazan. Gertu Kultura, Gako eta DAB Bitartekaritza eragileek antolatuta, kulturak mugimenduan jartzea du helburu. Gorputzen eta dantzaren bidez, kultura aniztasuna balioan jarriko dute proposamen artistikoaren bidez. Atrezzo gisa erabiliko duten horma irudia osatuko dute emanaldia aurretik ikusleekin elkarlanean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.