Saioa mendira egingo du irteera Girizia mendi taldeak, ekainean
Ekainaren 22an egingo dute irteera. Belatetik Saioara joango dira mendizaleak, eta handik Zigara joango dira. Izena eman behar da aurrez.
Girizia mendi taldeak jakinarazi duenez, ekaineko irteera Saioa mendira (1.418 metro) egingo dute. Belaten emango diote hasiera bideari, eta Saioa igo ondoren Zigara joango dira.
Ekainaren 22an egingo dute irteera, eta goizeko zazpietan elkartuko dira Haurtzaron. 6 ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute mendizaleek, eta antolatzaileek aurreratu dute bazkaria norberak eraman beharko duela.
Autobusak 25 euroko balio du, eta Garmendegi txokolategian edota online izena ematean hamabost euro aurreratu behar dira.
