'Erreka' eta 'Domiko' parke eolikoen inguruko hitzaldia emango dute
Proiektuek Errenterian eta Oiartzunen eragingo dituzten ondorioek larrituta, hitzaldia antolatu dute Eguzki eta Ekologistak martxan-ek.
ArkaleJavier Urrutia Lesakan Domiko eta Aranon Erreka parke eolikoak eraiki nahi dituzte, eta goi tentsioko azpiegitura berriek Oiartzunen zein Errenterian eragin ditzaketen ondorioek larritura, hitzaldi informatibo bat antolatu dute Eguzki eta Ekologistak martxan taldeek.
Jakinarazi dutenez, azpiegitura horiek Errenterian eta Oiartzunen kokatuko ez dituzten arren, bi parkeetan sortuko litzatekeen energia elektrikoa bi herrietako lurretatik garraiatuko dute 21 kilometrotan zehar. Gainera, azpimarratu dute bi proiektuek Aiako Harriko parke naturala osorik zeharkatuko dutela.
Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimeneko kideek deituta, hitzaldia ekainaren 5ean izango da, 18:30ean, Oiartzungo udaleko batzar areto nagusian.
